Posible ote da oraindik Lurra planetako klimaren aldaketa katastrofikoa gelditzea? AEBetako PNAS Zientzien Akademia Nazionalaren Agerkarian aste honetan plazaratutako azterlan baten arabera, gerta liteke behin puntu batera iritsiz gero klima kontrolatzeko politikarik onenei ere Lurrak berak eragoztea, egoera atzera bueltarik gabekoa bihurtuz. Planetak bere berotzean puntu hori gaindituko balu, tenperatura egonkortuko litzateke aro industrialean zegoena baino 4ºC edo 5ºCetan, Parisko akordioak aurreikusten duen +2ºC helburua oso atzean utzita.
Lurraren tenperatura dagoenekoz 1ºC-etan berotu da, idorte, beroaldi eta ekaitzak ugarituz. Baina PNASeko ikerlanean zientzialariek agertoki are kezkagarriago bat aurreikusi dute: alegia, Lurrak ezaugarrietatik hamarrek gaur bezala eraginik ez edukitzetik pasatzea beraiek ere era autonomoan lurra gehiago beroaraztera, gizakiek eragindako kalteak areagotuz. Haustura puntu batera iritsiz gero, Lurra bera hasiko litzateke gas gehiago isurtzen: “Puntu kritiko batera iritsiz gero, erreakzioek beren buruak elikatzen dituzte”, diote ikerlanean, iragarriz puntu horretara iritsiz gero Lurra planeta labe handi bat izatera kondenatuta legokeela.
Haustura puntua zeharkatuz gero, Lurraren honako ezaugarriak hasiko lirateke era autonomoan negutegi eragina areagotzen:
- Karbono hodiak” deituak ahultzea: oihanek eta itsasoak egin dute lan hori orain arte baina basoak urritu dira eta itsasoak CO2z asetzen ari dira.
- Permafrosta: Errusia eta Kanadako lurzoru izoztuek bere baitan metano eta CO2tan daukate gaur gizakiok 15 urtetan isurtzen duguna adina. Izotz hori urtzen bada, gas horien isurketak areagotuko du Lurraren berotzea.
- Oihanen ihartzea: Lurra 3ºC-tan berotuz gero, Amazoniako basoen %40 ihartuko lirateke. Eta ugaritzen ari diren suteek fenomenoa larriagotuko lukete.
- Izotz gutxiago Ipar eta Hego poloetako itsasoetan: gaur izotz horiek eguzkiaren irradiazioen %80 ispilu moduan kanporatzen dute. Horien ordez ura baldin badago, urak irradiazioen %80 xurgatzen du.
- Antartikoko eta Groenlandiako izotz geruzen urtzea: oraindik eztabaidagai dira bai zein tenperatura igoerarekin (+1ºC ala +3ºC) eta zenbait denboran gertatuko den. Baina hau bai da ziurra: planetako hiri handien hirutik bi itsas mailatik 10 metro baino gutxiagora daude eraikiak, eta gauza bera horiek elikatzen dituzten nekazaritzako lurrak. Aipatu izotz geruza horiek urtzekotan, zientzialariak ari dira itsas maila 13 metro bano gehiagoz igotzeaz…
- Domino eragina: klimaren mekanismo horiek guztiak elkarri estuki lotuta daudenez, horietako bat kontrolik gabe aldatzen hasteak eragin lezake ondokoak banan bana aldatzen hastea. “Kaskada moduko gertakizunon poderioz Lurra sistema osoa abiatu liteke funtzionatzeko era arras berri batean”, azpimarratu du Hans Joachim Schellnhuber ikerketaren egileetako bat eta Postdameko Klimaren Eraginaren Ikerketarako Institutuko zuzendariak. Schellnhuberrek lehendik ere ohartarazia du: bere tenperatura gaur baino +4ºC edo +5ºC-etan egonkortuko balitzaio, Lurra planetak ezingo lioke bizimodua eskaini 1.000 milioi jenderi baino.
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]
Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]
2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.
Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]
Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]
Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta... [+]
Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]
Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan... [+]
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]
Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik, Europan.