Epai euskarafoboen gainetik, euskaraz jarraituko dutela jakinarazi eta protestara deitu du UEMAk

  • ​UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen diren udalei eragiten dienez, elkarretaratzeko deia egin dute larunbaterako, UEMA osatzen duten 118 udaletako udaletxeen aurrean. Udalei, euskalgintzako eragileei eta herritarrei ere dei egin diete, epai hau salatzera eta euskaldunon eskubideen alde egitera kalera ateratzera.


2025eko uztailaren 17an - 14:33
Mahaian, Martin Aramendi UEMAko lehendakaria eta Irune Urbieta lehendakariordea; atzean zuzendaritza batzordeko beste hiru kideak: Aitor Larrañaga Azpeitiko zinegotzia, Irati Urberuaga Aulestiko alkatea eta Axier Mingo Hernaniko zinegotzia. UEMA
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Prentsaurreko gogorra eskaini dute UEMAko kideek ostegun eguerdian, salatzeko eskuin muturreko Vox alderdi espainiarraren eskariz, EAEko udal legearen dekretutik baliogabetutako artikulu gehienak atzera bota dituela Espainiako Auzitegi Gorenak. Euskara lehenetsiz gero, hizkuntzen koofizialtasuna urratzen dela ebatzi dute sententzian. "Euskara bigarren mailako hizkuntza izatera kondenatu dute, beste behin ere". UEMAko kide diren 118 udalei dei egin diete epai hori salatzera eta euskaldunon eskubideen alde egitera kalera ateratzera, "Euskararekin bat" lelopean, udaletxeen aurrean elkarretaratzeak eginez larunbat eguerdian. Deialdiarekin bat egitera deitu dituzte euskalgintzako eragile eta herritarrak ere.

"Euskara, ordea, ez da beste hizkuntza ofizialen parekoa. Ezta ofiziala den lekuetan ere. Europako Hizkuntza Gutxituen Sareak adierazi duen bezala, euskara larrialdi linguistikoan dago. Baita minorizazio gorrian ere, azken ikerketek erakutsi duten moduan. Izan ere, euskara jazarria, debekatua eta isildua izan da mendeetan zehar. Hizkuntzak ez dira galtzerdiak bezala galtzen. Desagerrarazi egiten dituzte. Euskararekin ere ahalegindu dira, eta gutxitu dute, baztertu dute, baita bigarren mailakoa bihurtu ere. Hori da gaur egungo egoera ulertzeko abiapuntua", kokatu dute gaia.

Euskal gizarteak eta euskal erakundeek, ordea, gehiengo zabalarekin, euskarak dagokion lekua izan behar duela erabaki dutela adierazi dute. "Gutxitutakoa lehengoratzea. Normalizatzea. Biziberritzea. Horretarako ezinbestekoa da euskara lehenestea, eta euskararen aldeko erabakiak hartzea, elebitasun simetrikoa gaindituta. Parekidetasunik ezean, berdintasuna heriotz zigorra baita. Orekak ez du balio lurrean zaudenean. Horregatik lehenesten dugu euskara. Euskaldunak garelako. Euskara delako gure hizkuntza. Euskaraz garelako. Eta euskaraz izaten jarraitu nahi dugulako. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea gara, ez Udalerri Elebidunen Mankomunitatea. Euskarari dagokion lekua ematea euskararentzat justizia egitea baita. Zapaldua eta gutxietsia izan denari duintasuna itzultzea, eta egindako kaltea konpontzeko bidea jartzea".

Adierazi dutenez, udalerri euskaldunentzat mugarria izan zen EAEko udal legea, elebitasun simetrikoa gainditzeko eta euskara lehenesteko aukera eman zuelako. Azken epaiak, ordea, udal legea kimatu eta ebatzi du ezin dela “neurririk hartu hizkuntza koofizialetako bat gailentzeko, horrek berak urratu egingo lukeelako koofizialtasuna”, epaiaren hitzak erabiliz.

Epaia larritzat jo dute. Euskal gizartearen eta euskal erakundeen erabaki demokratikoaren aurkakoa ez ezik, azken hamarkadetako hizkuntza-politiken aurkakoa ere jo dute, eta euskara beraren ofizialtasuna ere zalantzan jartzen duela uste dute, "ondoan gazteleraren makulua ez duenean". "EAEko udal legeak hizkuntza eskubideak urratzen dituela dio Espainiako justiziak, beste behin ere euskaldunon hizkuntza eskubideak alde batera utzita". Neurriak bereziki udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen diren udalei eragiten diela esan dute.

UEMAko zuzendaritzako kideek salatu dute Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea sortu zenetik aritu dela Espainiako justizia udalerri euskaldunen jardunaren aurka, euskararen normalizazioa eta biziberritzea eragotziz. "Ez ditugu ahaztu aktak euskaraz egiteko debekuak, udalak UEMAn sartzeko oztopoak eta epaitegien ezpatapean igarotako urte guztiak".

"Horregatik, UEMA osatzen dugun 118 udalen eta horiek ordezkatzen duten 353.000 biztanleko lurgunearen izenean, eredu izatea eta erantzukizunez jokatzea dagokigula gogoratu nahi dugu, eta euskaraz jarraituko dugula adierazi. Izan ere, minorizazio gorrian eta larrialdi linguistikoan dagoen hizkuntzari dagokion lekua ematea dagokigu. Justizia behar du euskarak, eta Espainiatik heldu dena, beste behin ere, ez da justizia, euskara bigarren mailara kondenatzen duen epaia baizik. Horregatik, aukera guztiak aztertu, eta prest gaude EAEko udal legea dagokion lekuan defendatzeko, baita Europako auzitegietan ere, zerbitzu juridikoek horretarako aukera ikusiz gero", jakinarazi dute.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
Donostiako auzitegi batek ebatzi du zaharren egoitzako langile denek ez dutela euskarazko B2 maila eduki beharrik

Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


2025-07-17 | ARGIA
EH Bildu: “Ez da nahikoa salaketa, hizkuntza politika ausartak behar dira”

Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko". 


2025-07-17 | ARGIA
Jaurlaritzak esan du ez duela bat egiten Auzitegi Gorenaren erabakiarekin

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.


Udaletan euskara normalizatzeko dekretuaren zati handi bat baliogabe utzi du Espainiako Justiziak

Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]


2025-07-08 | ARGIA
Euskaraz aritzeagatik lotarako tokia hartzea ukatu diote Bilboko aterpetxe batean Lapurdiko eskola bati

Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]


Osakidetzak gazteleraz eskaintzen dizkie saioak Gasteizko Zabalgana auzoko D ereduko haurrei, eta bi ikastetxek uko egin diote zerbitzuari

Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]


2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


Gipuzkoako aterpetxeetan lan egiteko euskara eskakizuna “diskriminatzailea” dela berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Epaiak legez kanpokotzat jotzen du hizkuntza eskakizun egiaztagiria ez duten pertsonak Lan Eskaintza Publikotik kanpo geratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitearen kontrako epaia izan da. CCOOk eman du epaiaren berri eta garaipen gisa hartu du.


2025-05-22 | ARGIA
Nafarroako D-PAI ereduan bideratu nahi diren aldaketak euskararen kaltetan doazela gaitzetsi du guraso talde batek

Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]


Euskara eskakizunak defendatuz Pasaiako Udalak aurkeztutako helegitea atzera bota du epaitegiak

2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]


2025-05-06 | ARGIA
Beste epai euskarafobo bat, administrazio publikoko langileen euskara eskakizunen kontra

Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]


2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Eguneraketa berriak daude