Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”

  • Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia entzutera.

Antonio Turielek trantsizio energetikoaren mugen inguruan hitz egin zuen asteazkenean Hernanin. Foku / Jon Urbe

2025eko maiatzaren 09an - 01:00
Azken eguneraketa: 2025-05-10 17:19

Urumera bailaran badugu kezkarik Hernani eta Arano inguruan egin nahi dituzten eolikoen makroproiektuekiko. Baina jakina, apirilaren 28an izandako itzalaldiak are gehiago piztu zuen herritarren jakin-mina: “Eliza nire auzoko apaizak baina gehiago betetzea lortu dut”, esan zuen txantxetan, atzean Vicente Guibertek egindako hormigoizko erretaula zuela, Antonio Turiel fisikariak.

Hitzaldiaren hasieran klima aldaketa eta planetaren mugen inguruan jardun zuen, baita energia iturrien urritzean ere. “Gero aipatuko ditut itzalaldiari buruzkoak”, lasaitu zituen entzuleak. Titularrak bata bestearen atzetik eman zalea da, eta kronika honetan dituzue batzuk.

Planetaren mugak: bederatzitik sei

Stockholmeko Erresilientzia Institutuaren arabera planetak dituen bederatzi mugetatik sei gainditu ditugu jada, eta beste bi gainditzear gara laster: ozeanoen azidifikatzea –itsasoa antzutuko dugu– eta atmosferara isuritako aerosolena. Kurioski, klima aldaketa laugarren postuan dago zerrenda makabro horretan.

Beste datu bat: airearen tenperatura 1,7 gradu zentigradu gainditu dugu jadanik industria-aurreko garaiarekin konparatuta –2015eko Parisko akordioan adostu zen 1,5etik ez pasatzea–. 2 graduren langa igaroz gero, Espainiako Estatuko zenbait tokitan 50 graduraino iritsiko dira udaran tenperaturak, eta “bizi ezin” bihurtuko dira aire giroturik gabe. “Itzalaldiarekin, pentsatu dut zortea izan dugula, ez delako udaran gertatu”, esan du. Hortaz, ez da harritzekoa fisikari kataluniarrak Hernanin gogorarazi duena: madrildar mordoa ari da etxeak erosten Kantauriko kostaldean, hori bezalako hiri batean udaran etorkizunean ezin izango delako bizi. Migrazio klimatikoaren hastapenak dira.

Espainiako Estatuko zenbait tokitan 50 graduraino iritsiko dira udaran tenperaturak, eta “bizi ezin” bihurtuko dira aire giroturik gabe: “Itzalaldiarekin, pentsatu dut zortea izan dugula, ez delako udaran gertatu”

Hitzaldiaren une batean, argazkien bidez, azkenaldian izandako hainbat hondamendi errepasatu ditu: Poloniako uholdeak, Acapulcoko hurakana, Floridako suteak, Valentziako Dana… Eta abisua: Euskal Herrian ez gara salbu. Hemen ere ikusiko ditugu berrikitan Erresuma Batuan eta Irlandan ikusi diren denboraleak. “Esaten denean arazo bat dugula aldaketa klimatikoarekin, egia da, eta esaten dena baino askoz larriagoa da gainera, oso larria da, eta lehentasuna izan beharko litzateke agenda politikoarentzat”.

Bat produzitu, zazpi kontsumitu

Energia iturri fosilez hitz egitean ere ez digu titularrik gabe utzi: petrolioa amaitzen ari da. “Zer gertatu zen 2014ko uztailean?”, jarri gaitu errezeloan. Urte hartan, AEBetako Energia departamentuaren txosten batek agerian utzi zuen petrolio konpainiak dirua gastatzen ari zirela irabazi beharrean: 110.000 milioi dolar urtean. Ordutik Repsol eta enparauak “berde” bihurtzen hasten dira.

“Arazo nahiko larriak gertatzen ari dira munduan, eta pixkanaka hona ere etorriko dira; ez dugu jakingo zergatik, itzalaldia bezala izango da, egun batean joango zarete gasolindegira eta ikusiko duzue ez dagoela dieselik”

Gaur egun, aurkitzen dena baino zazpi aldiz petrolio upel gehiago kontsumitzen da munduan –5.000 aurkitu eta 36.000 kontsumitu–. Dieselarekin sekulako arazoa datorkigu Turielen esanetan. Gure ekonomiaren odola da: meatzaritzarako, garraiorako eta nekazaritzarako behar dugu. Bolivian, Argentinan eta Afrikako hainbat tokitan nozitzen ari dira diesel falta: “Arazo nahiko larriak gertatzen ari dira munduan, eta pixkanaka hona ere etorriko dira; ez dugu jakingo zergatik, itzalaldia bezala izango da, egun batean joango zarete gasolindegira eta ikusiko duzue ez dagoela dieselik”.

Nuklearrik? Ez, ezinezko

Energia fosilen artean, ikatza eta gasa oraindik gorantz doaz, baina topera iristen ari dira. Eta azkarren agortzen ari dena, zalantzarik gabe, uranioa da: “Ez da egongo nuklearren berzpikunderik”, esan du hizlariak ozen, denek uler dezaten.

Gaur egun erabiltzen den uranioaren %23 desmantelaturiko arma nuklear zaharretatik atera behar dute halabeharrez.

Jendetza bildu zen Florida auzoko San Jose Langilearen elizan. Foku / Jon Urbe

Berriztagarrien “burbuila”

Orduan, zein da soluzioa? Eskala handiko berriztagarri elektriko industrialetan (BEI) jarri nahi dute herritarren itxaropena agintariek, baina sektore horrek ere muga asko ditu. Turielek horietako batzuk aipatu ditu: material eskasia, ingeniaritza arazoak, erregaiekiko menpekotasuna eta, batez ere, “burbuila” bat sortzen ari dela. “Baina Europak Next Generation funtsak berrarmatze planetara bideratzeko baimena eman duenez geroztik, hori ere bukatzear dago”, esan du.

2008tik Espainiako Estatuan eta Europan elektrizitate kontsumoa gutxitzen ari da desindustrializazioaren ondorioz, eta oraintxe bertan kontsumitzen den energiaren %20 inguru da elektrizitatea.  Estatuan 130 GWeko potentzia elektrikoa dago instalaturik, baina batez beste 26,5 GW kontsumitzen dira. Titularra: auto elektrikoak ez dira panazea izango. Beste titular bat: datu zentroak ere ez. “Datu zentroak azpiegiturak dira, ez aktibitate ekonomikoak, eta burbuila mantentzeko baizik ez dute balio”, hiri batean aireportu bat edo AHT bat jartzea bezala da, azpiegitura soilak.

Auto elektrikoak ez dira panazea izango, datu zentroak ere ez: “Datu zentroak azpiegiturak dira, ez aktibitate ekonomikoak, eta burbuila mantentzeko baizik ez dute balio”

Sistema elektrikoak pot egin zuenekoa

Eta orain bai, orain itzalaldiaren gaian sartu da: “Milesker honaino entzuteagatik”, esan du hasi aurretik.

“Zer gertatu zen aurreko egunean?”. Gauza da udaberrian elektrizitate gaindosi bat egoten dela, fotovoltaikoek eguzki asko jasotzen dutelako –udaran, beroagatik, plaken errendimendua jaitsi egiten da–. Produkzio gehiegizko horrek prezioak zeroan jartzen ditu.  Egoera horretan, zentralak gelditu egiten dituzte, noski, eta larrialdi mekanismo bat aktibatzen da fabrika handiek euren makinak itzaltzeko, sistema erori ez dadin –iaz bost aldiz jarri zen martxan mekanismo hori–.

Fotovoltaikoen makrozentrala. Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA

Fotovoltaikoetatik doan energiak, sinkronoa denez, desorekak sor ditzake eta uhinen frekuentzia (50 hertz) banatu, “tximista batek joko balu bezala da, oso arriskutsua”, dio. Banaketa hori gertatu zen apirilaren 28an, ez behin, hirutan baizik, hirugarrenean pot egin eta segurtasun-sistema guztiek saltatu zuten arte. Itzalaldi handia.

Telediarioak esango ez dizuna

Eta puntu horretan, arrazoi “humanoak” ere aipatu ditu energian adituak: batez ere prezioak ezartzeko sistema “marginalista”. Merkatu horretan azkena sartzen den energia iturriak erabakitzen du prezioa, izan desorbitatua, nola negatiboa.  “Zer zentzu dauka inork elektrizitatea sortzea dirua galtzeko? Hori ez dute telediarioan kontatzen, baina lasai, nik azalduko dizuet”. Fotovoltaikoek eta eolikoek ez dute dirua galtzen, estatuak energia hori sortzeagatik ordaintzen dielako. Duela urte asko hartutako erabakia da, berriztagarriak gutxi zirenean sektorea sustatzeko.

 “Zer zentzu dauka inork elektrizitatea sortzea dirua galtzeko? Hori ez dute telediarioan kontatzen, baina lasai, nik azalduko dizuet”

Turielek argi esan du berriztagarrien aldekoa dela, berriztagarriak ez direla arazoa, baizik eta sistema ez desorekatzeko egonkortzaileetan ez inbertitu izana, garestiegiak direlako. Berriztagarrien eraikuntza biderkatu da, baina hala moduz, low cost trantsizioa da.

Naturaren erritmora

“Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldiaren arrazoi nagusia da prezioak ezartzeko sistema perbertso bat daukagula, eta horri gehitu behar diogu egonkortze-sistemetan inbertsio falta handi bat. Badago interes bat eztabaida hau lokazteko, inor ez delako ondo ateratzen: ez Red Eléctrica, ez zentral nuklearrak, ez konpainia elektrikoak, ez Estatua, ezta Europar Batasuna bera ere”, ondorioztatu du fisikariak.

Ez beldurrik izateko esaten amaitu du hitzaldia, denboratxo batean ez delako beste itzalaldirik egongo, “gasa erruz erretzen” ari direlako. Hori bai, prestatzeko argiaren faktura lodiagoetara.

"Badago interes bat eztabaida hau lokazteko, inor ez delako ondo ateratzen: ez Red Eléctrica, ez zentral nuklearrak, ez konpainia elektrikoak, ez Estatua, ezta Europar Batasuna bera ere”

Eta azkenik, horren guztiaren aurrean, beste trantsizio bat posible dela aldarrikatu du gure hizlariak, sistema efizienteagoak erabilita, eskala humanoagoetan egindakoak,  “naturaren erritmoekin batera bizitzera behartzen zaituztenak”. Etxera bidean, Floridako San Jose Langilearen elizako gurutzean biraka ikusi ditugu garrasika sorbeltzak. Azken titularra: aurten ere iritsi dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2025-05-16 | Elhuyar
Europako hiriak huts egiten ari dira klima-aldaketarako egokitzapenetan

Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]


Aroztegia auziaren inguruko negoziazioak
Akusatuek ez dute Palacio de Arozteguiak eskatutako erantzukizun zibila onartu eta astelehenean epaiketa hasiko da

Hilabeteak dira jada fiskaltza, defentsa eta akusazio partikularra –Palacio de Arozteguia SM– epaiketa ez egiteko negoziatzen ari direla. Bazegoen oinarrizko akordio bat, baina Aroztegiko Elkartasun Komiteak prentsa ohar bidez iragarri du bertan behera gelditu dela.


Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko ituna sortu du Bizik, 2026ko bozei begira

Hemeretzi neurri ekologiko eta sozial barnebiltzen ditu, datorren urteko hauteskundeetako zerrendek ezarri ditzaten. Sei lan lerroren inguruan ardaztu ditu, eta herrien neurriaren arabera ezarri ahalko dira.


Iluntasuna argitu beharraz

Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren... [+]


2025-05-14 | Jesús Rodríguez
Kolapsoaren entsegu bat

Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]


2025-05-14 | Iñaki Barcena
Klima energetikoaren beroketa

Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]


Itzalaldiak argitu digu bidea: sare elektrikoaren deszentralizazioa

Iberiar penintsulan apirilaren 28an gertatutako itzalaldiak, egungo energia sistemak dituen arrakala guztiak utzi zituen bistan. Enpresa elektriko handien diru gosea, berriztagarrien ezarpen masiboak dakartzan ajeak, eta herritarrok bizimodu hiper-elektrifikatuarekiko dugun... [+]


2025-05-14 | Elhuyar
Industriaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko sistema berri bat garatu du Ekopolek

Ekopol ikerketa-taldeko Jon Iñaki Sasia Santos, Gorka Bueno Mendieta eta Iker Etxano Gandariasbeitia kideek Amalur EIS ingurumen-informazioko sistema aurkeztu dute. Egileek azaldu dutenez, sistema horrek ingurumen-inpaktuak kalkulatzen ditu, Kutsatzaileen Isuri eta... [+]


Larragorriko zentral eolikoa eraikitzeko baimena eman du Eusko Jaurlaritzak eta proiektua gelditzeko eskumena Laudio, Amurrio eta Orozkoko udalen eskuetan geratu da

Green Capital Development enpresak bi urte izango ditu proiektua egikaritzeko, baina aurretik jarduera edota obra udal baimenak eskuratu beharko ditu.


Aerosorgailuz osatutako makroproiektuaren kontra azaldu dira Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribar

Enigma Green Power enpresak proiektatutako zazpi parke eoliko eraikitzearen aurka agertu zen Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribarreko bizilagunek osatutako Haize Berriak plataforma. Bost megawatteko potentzia elektrikoa eta 195 metroko altuera duten aerosorgailu horiek "kalte... [+]


2025-05-12 | Jakoba Errekondo
Baso bat da dolarea, baita sagardoa ere

Aurten bai urtea da. Sagar urtea izango da aurtengo hau (Malus domestica). Eta baialdia behar bezala agurtu eta baliatzeko, besteak beste, dolareak gertatu beharko ditugu. 


Ikastetxeetan Elikadura Osasuntsu eta Jasangarria Sustatzeko Espainiako dekretua
Beste behin ere... ezer ez aldatzeko

Espainiako Gobernuak Eskola Jantokien inguruko Errege Dekretua atera berri du, Euskal Herri Hegoaldeko eskola jantokien kudeaketan eragingo duena. Spoiler: elikadura sistema osasuntsu eta jasangarri bat garatzeko inolako asmorik erakusten ez duen dokumentua da.


2025-05-12 | Irati Diez Virto
Kondairetako piztia Kantauri Itsasoan

Kaxalotea edo zeroia (Physeter macrocephalus) munduko horzdun zetazeo handiena da, eta baita munduko horzdun animalia handiena ere. Beheko barailan soilik ikusten zaizkio hortzak, baina bakoitzak kilo bateko pisua izan dezake. Izatez, ez dago oso argi zertarako erabiltzen dituen... [+]


2025-05-12 | Garazi Zabaleta
Ortulaguntza
Ekoizle txikiei arnas emateko lanpostu publikoa Debagoienan

Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]


Eguneraketa berriak daude