Ziburuko Udalak, Biharko Lurraren Elkartearekin eta Idokirekin elkarlanean, azoka egingo du ostegun honetan, arratsaldez, udal pilotalekuan. Tokiko hamabost ekoizlek salduko dituzte beren produktuak eta Ziburuko ikastolak taloak salduko ditu. Sarde Sardexka elkarteak haurrentzako altxorraren bila moduko tailerra antolatuko du.
Eneko Aldana Ziburuko alkateak Mediabask hedabideari adierazi dio azoka honen helburua: "Ekitaldi honen bidez ezagutzera eman nahi dugu gure nekazaritza, zeinak sustatzen dituen zirkuitu laburreko salmentak, ekoizleentzako justua den ordaina, kontsumitzailearekiko zuzeneko harremana...".
Era guztietako elikagaiak erosi ahalko dira bertan: haragiak, eztia, gaztak, erreximentak, arrautzak, ardoa, garagardoa, barazkiak, fruituak...
COVID-19arekiko babes neurriak ezarriko dira eta musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da.
Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]
Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]
Bidaia hau hasi nuenean, ikuspuntu erromantikoz imajinatzen nituen baso jangarriak: zuhaitz artean ibili, fruitu goxoak dastatu, loreak usaindu... baina baso jangarriek badituzte arantza ugari ere, porrotak, erratak... Gaur, ikasketa politak eskaini dizkidaten porrot horietako... [+]
Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]
Elikagaien prezioak zergatik igo dira hainbeste? Nola ezartzen dira prezioak? Juanma Intxaurrandieta Nafarroako Unibertsitateko ekonomia irakaslea eta INTIAko kudeatzaile ohia da, egun erretiratua. Eli Pagolak Egonarria saioan egin dion elkarrizketan, hizkuntza arruntean eta... [+]