Zergatik hil behar dituzte Aragoin 93.000 bisoi gizakien COVID-19a dela eta?

  • Egunotan hasiko dira hiltzen Puebla de Valverden (Teruel, Aragoi) haztegi batean larruzko jantzietarako hazten zituzten ia 93.000 bisoi, zenbait positibo agertu direlako bertako langileen artean... baina baita bisoi askoren artean ere. Bisoia edo mustelidoen familiako beste animaliaren bat izan daiteke SARS-CoV-2 birusaren jatorrian dagoena Txinako saguzar batzuetatik gizakiarengana iristeko bitartekari lana egin duena. Era naturalean... edo laborategiren batean egindako manipulazioz.


2020ko uztailaren 17an - 11:23
Larrugintzarako hazitako bisoi amerikarrak granja bateko kaiolan. (Argazkia: Jo-AnneMcArthur / WWF)

Maiatzetik hona hesituta eduki ostean, atzo erabaki dute Aragoiko agintariek Puebla de Valverdeko granjak dauzkan ia 93.000 bisoi hil behar dituztela, COVID-19a zabaldu delako bertan pilatutako animalien artean. Maiatzean granjako langileetatik zazpik eman zutenean positibo, abereen artean probak egin eta hauen artean ere hainbat kutsatu agertu ziren. Geroztik langileok sendatutzat eman ostean, egunotan egindako probetan agertu da kaioletan metaturik bizi diren bisoien artean positiboak gutxitu ordez orokortu egin direla. 

Bisoiak, ipurtatsak, hudoak eta bestelako mustelidoak gizakion begietan guregandik urrun dauden animaliak izan arren, COVID-19a elkarri kutsatzeko moduko hurbiltasuna daukagula jada erakutsita zegoen: maiatzean 10.000 bisoi hilarazi zituzten agintariek Herbeheretako granjetan, batetik besterako kutsaketa kasuengatik. Orain Europa osokoak jarri ditu auzitan Aragoiko granjak, kontinentean 39 milioi bisoi hazten baitira larrugintzarako.

Zein da arazoa mustelidoekin? Horietakoren bat izan daitekeela SARS-CoV-2 birusaren eraldaketan tarteko lana egin duena, jatorrian Txinako saguzar batengan bizi den birusa harengandik gizakiarengana iristeko bitartekari lana. Tarteko espezie susmagarri bat baino gehiago aipatu izan da hilabeteotan, hasieran hain famatu egin zen pangolinagandik hasita. Aditu gehienek pangolinaren hipotesia baztertuta, gaztelaniaz civeta eta frantsesez civette deitu ‘Paradoxurus hermaphroditus’ asiarra aipatu da gero, baita mapatxea ere.

Holandako granjetako arazoaz geroztik gero eta indar handiagoa hartu du mustelidoen hipotesiak. Familia horretakoak dira larrugintzarako hazten diren bisoi amerikarrak, gure ipurtatsak (bisoi europarrak), hudoak... Orain Aragoiko kasuak indar handiagoa emango dio ikerketaren ildo horri.

Mustelidoek egin ahal izan dute, egunotan prentsa nagusian esaten denez, Txinan hain ugariak diren granjetan saguzarretatik birusa jaso eta gizakiarenganaino pasatzeko eraldatzeko lana. Baina mustelidoen pistak haize eman diezaioke SARS-CoV-2 birusaren jatorriaren hipotesi alternatiboari ere, alegia, birusa laborategiren batean manipulatu zutela gaur daukan tankera hartu arte. Txinako Wuhanen dagoen laborategi famatuaz gain, munduko beste zenbaitetan ere manipulatzen dituzte birusak, bai pandemia arrisku berriei aurrea hartuz erremedioak sortzeko helburuz... eta bai gerra bakteriologikorako armak garatzeko. Eta manipulazio horietan paper garrantzitsu bat jokatzen dute mustelidoen familiako animaliatxo hauek.

Hipotesi hori landuko du ARGIAk abuztuan banatuko duen Gakoak gehigarriko artikuluetako batek: "Eta COVID-19 OGM bat baldin bada?".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude