Zer gertatu da eta zergatik da dena hain desegonkorra?

  • Kalifornian du egoitza Silicon Valley Bank-ek (SVB), munduko teknologia enpresa handienek egoitza duten eremu horretan. Teknologia eta start-up enpresen paradisua dela esan daiteke. Bertan daude, besteak beste, enpresa handi hauen egoitzak: Google, Apple, Meta, Twitter, Intel, Electronic Arts, Ebay, Adobe Systems... Analisten arabera, start-up enpresei aukerarik onenak eskaintzen dizkien bankua da Silicon Valley Bank. Porrot egin du ordea.


2023ko martxoaren 14an - 11:47
Azken eguneraketa: 13:05

Funtzionamendua

SVBk ez du banku tradizionalek jokatu ohi duten moduan jokatzen. Hau da, ez da bere helburua bezeroei dirua utzi eta interesetatik aberastea, edo dirua gordetzeagatik soilik kobratzea. Erraztasun handiak ematen dizkie bezero jakin batzuei.

Kaliforniako hainbat start-up enpresek likidezia irabazi handiak izan dituzte arrisku-kapitaleko funtsekin. Nolabait ulertzeko, enpresa horiek diru asko jartzen zuten, baina segurtasun gutxi. Eta 2021 urterako nabaritzen zen arazoa: bankua likidezia oso handikoa zen, baina segurtasun gutxikoa, eta ez zuen erraza gordailu hori saltzea.

Gobernuaren altxor-bonuak erosteari ekin zion orduan. Mailegatzera bideratu ez eta bonuetan gordeta zuen dirua, zeukan guztiaren %56a zen; banku tradizional batean %15 inguru izaten da bonuetan sartutako dirua. Hondoa jo aurretik, 209.000 milioi dolar aktibo zituen SVBk; horietatik ia 180.000 milioi start-up enpresen depositu laburrak ziren. Luzerako ez zuen ia ezer, alegia.

Interes-tipoen igoera

Koronabirusak gain hartu zuenean AEBetako interes-tipoak %0koak ziren; apur bat igo ziren orduko hartan, baina gaur egun %4,5ekoak dira, bereziki joan den 2022ak eta ekonomia krisiak eraginda. Inflazioari aurre egiteko neurri zehatz eta apenas eztabaidatutakoa izaten ari da interes-tipoak igotzea.

Banku tradizionalen kasuan, berez, interes-tasak igota, diru gehiago irabazten da. Gehiago ordaintzen da bezeroen gordailuengatik baina aldi berean ere gehiago irabazten da finantzaketatik datozen diru-sarreretatik, maileguak garestiago ematen direlako.

Kasu honetan ere ezberdina da SVBren egoera. Gobernuaren epe luzerako bonuetan harrapatuta dagoenez, eta bonu horiek balioa galtzen dutenez interes-tasak gero eta gehiago igota, galera handiak izan ditu bankuak –The Financial Times egunkariaren arabera, 16.000 milioi dolar ingurukoa–. Bonuak mantendu ezinda, interes-tipoen igoera medio, erosi baino merkeago saldu beharrean aurkitu da.

Merkatuaren katea

Kapitala nabarmen handitu beharra ikusi eta eskaera egin zuen SVBk joan den asteazkenean, baina arriskua eta kezka nagusitu zen bezeroen artean. Hainbat hedabideren arabera, finantza-erakunde eta aholkulari batzuk beren bezeroei gomendatzen hasi ziren dirua SVBtik ateratzeko. Azkar batean erori zen SVB, eta atzetik Signature Bank, lotura estua zutelako.

AEBetako agintariek “lasaitasuna” eskatu eta neurriak hartuko dituztela iragarri dute, esaterako, bezeroen gordailu guztiak babesteko konpromisoa hartuta. Erresuma Batuan ere egingo da halakorik, HSBC banka-erakundeak SVBren filiala erosiko du libera baten truke, hala iragarri du FT-k.

Ekialdera zabaldu da mamua

Espainiako Estatuan, IBEX-35ak jasan zituen erorketa bereziki handiak. Guztira, taldeak %3,5eko galerak jasan eta burtsan 9.000 puntutik behera erori zen. Argi ikusten da martxoaren 10ean non zegoen esaterako.

 

 

IBEX-35en azken bost egunetako norantza, burtsan.

 

 

Taldearen barnean, berriz, kalte handienak jasan zituen Banco Sabadell izan da. %16 baino gehiago galdu du azken bost egunetan.

 

 

Banco Sabadellen azken bost egunetako norantza, burtsan.

 

 

Galerak handiak Banco Santanderrek ere.

 

 

Banco Santanderren azken bost egunetako norantza, burtsan.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Burtsa
Iberdrolak 2.075 milioi euroko irabaziak izan ditu lehen seihilekoan, iaz baino %36 gehiago

Aurten 4.200 milioi euro irabaztea espero du Iberdrolak eta Ibex35ean gehien irabaziko duena izatea.


Kripto-txanponen prezioak behera egiten jarraitzen du

Azken sei hilabeteetan 48.884 dolarretik 20.694 dolarrera jaitsi da kripto-txanponen prezioa.


Netflix gainbehera, bai harpidetzatan, bai burtsan: zergatik?

Netflix plataformak aste honetan iragarri du harpidedun asko galdu duela urte hasieran. Hamar urtean lehenbiziko aldia da ikus-entzunezkoen erraldoiak horrelako albiste bat ematen duela eta notiziak eragina izan du enpresaren burtsako prezioan ere.


2021-04-08 | Juan Mari Arregi
Euskaltel: espekulatzeko pizgarriak

MasMovil taldearen bidez Euskaltelen lanpostuak suntsitu eta enpresa deslokalizatuko dute. Une hori iristen denean, zeren eta iritsiko da, orduan ere jasoko dute milioi askoko saria bere zuzendariek. Kapitalaren legea da.


2021-02-21 | Mikel Eizagirre
David Goliathen aurka Wall Streeten

Reddit interneteko plataforman antolatutako gazte talde batek Wall Street jo-puntuan jarri eta AEBetako burtsako erraldoi ugari porrotera bultzatu ditu, behea jota zegoen GameStop enpresan akzioak masiboki erosi ondoren. Gertakari polemikoak finantza-sistemaren arrakalak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude