Aurten 4.200 milioi euro irabaztea espero du Iberdrolak eta Ibex35ean gehien irabaziko duena izatea.
Iberdrolak %36 gehiago irabazi du lehen seihilekoan aurreko urtean baino. Aurten guztira 4.200 milioi euro irabaztea espero du. Enpresak ziurtatu du 2.075 milioi euroko irabaziak atzerrian egindako negozioen hazkundeak bultzatu duela eta Espainia mailan ere asko irabazi duela, nahiz eta %26 jaitsi.
Argindarraren prezioa 2019an 47,71 €/MWh-koa zen. 2022ko ekainean 169,6 €/MWh-koa izan da. Horri bota dio errua Iberdrolak, hori dela Espainiako irabazien jeitsieraren errudun ziurtatuz. Baina nazioartean egindako negozioek jaitsiera “orekatu” egin duela nabarmendu du enpresak.
Nazioarean AEBn, Brazilen eta Erresuma Batuan egindako inbertsioek bultzatu dutela hazkundea adierazi du enpresak.
Herritarren txirotze orokortuaren testuinguruan, gutxiengo batek aberasten jarraitzen du, Oxfam gisako eragileek urtero egindako azterketa ekonomikoek erakusten dutenez. Enpresa askok aurten lehen sei hilabetean izandako emaitza ekonomikoen berri izaten ari gara asteotan, eta... [+]
Bilbo eta inguruetako hainbat talde ekologista, sindikatu, etxebizitza sindikatu, auzo elkarte eta gazte eragile bildu dira Sakeoari ez, energia eskubidea dinamikan, pobrezia energetikoa salatzeko. Ostegunean eman dute beren burua ezagutzera, eta aurkezpen agerraldia baliatu... [+]
Gazte bat lepotik lotu da ateetako batera. Beste talde bat sarrerako teilatutxora igotzen saiatu da, baina segurtasun pribatuko poliziek eragotzi dute.
Espainiako Estatuak 1.400 milioi euro baino gehiago itzuli beharko dizkie elektrizitatearen multinazionalei, batez ere Iberdrolari, 2015ean PPren gobernuak onartutako dekretu bat epaitegiek indargabetu ostean. Bien bitartean, argindarraren prezioa marka guztiak hausten ari da... [+]
Ricobayoko urtegi inguruko 19 alkatek gutun bana helarazi diete Virginijus Sinkevius Europar Batasuneko ingurumen komisarioari eta Frans Timmermans Europako Itun Berdeko komisarioari. Energia elektrikoaren prezioa igotzearekin batera urtegia masiboki hustu du Iberdrolak, energia... [+]