Hiru zuzendari kaleratu ditu Euskaltelek

  • Enpresako finantza-zuzendari Jon Ander de las Fuentes, langileria-zuzendari Nuria Fresko García eta Barne Ikuskaritza eta Betetze Saileko zuzendari Alberto Santamaría kaleratu ditu, Naiz hedabideak jakitera eman duenez.


2020ko urtarrilaren 9an - 14:52
Euskaltelen Akziodunen Ohiko Batzar Nagusietako bat
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskaltel telefono-konpainiak hiru zuzendari pisuzko kaleratu ditu, Administrazio Kontseiluaren erabakiz. De las Fuentesi eta Frescori beren kontratuetan irregulartasun batzuk leporatu omen dizkiote, Naizek argitaratutako informazioaren arabera, eta Santamariari, aurkitzen eta konpontzen jakin ez izana.

Kaleratze hauek etorri dira Euskaltel bere organigramaren barruan aldaketa ugari egiten ari denean. Aldaketa horiek, Zegona funts britainiarraren sarrera dela eta gertatu dira. José Miguel García kontseilari delegatu berriak “sinplifikaziora" bidea egitea zela asmoa esan zuen. Administrazio Kontseiluak 2019ko urrian Xabier Iturbe Otaegi izendatu zuen operadorearen lehendakari ez-exekutibo, eta Alberto García Erauzkin ordezkatu zuen, 2011z geroztik lehendakari exekutibo izan zena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaltel
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!