Kripto-txanponen prezioak behera egiten jarraitzen du

  • Azken sei hilabeteetan 48.884 dolarretik 20.694 dolarrera jaitsi da kripto-txanponen prezioa.


2022ko ekainaren 16an - 09:35

Kripto-txanponen prezioak behera egin du, 2020 amaieratik izan duen beheraldi handiena. Hamaika kripto-txanpon ezberdinek jasan dute beherakada eta El Salto-ren arabera "criptocrash” berri bat litzatekeena jazotzen ari da.

Bitcoina "inflazioaren aurkako estaldura" moduan sortu zela azaltzen da Bitcoin txanponaren Decrypt gidan, baina 2022an ez da hala izaten ari. Decryptek gaineratzen du kripto-txanponak eta teknologiaren akzioak batera jaisten ari direla eta horri COVID-19aren biharamuna gehitzen badiogu, "osagai probableak eskuetan ditugula, beheranzko joera luzerako izango duen merkatua izan dadin, eta hori, bai kripto-txanponentzat eta baita errenta aldakorrarentzat ere”.

Kripto-txanpona salerosketa bide digitala da: "Moneta nazionalak ez bezala, kriptodiruak ez dira inprimitzen eta ez dago estaturik, hots, banku zentralik trukaketen kontrolatzeko eta erregulatzeko. Algoritmoen bidez segurtatzen da iruzurrik ez egotea: bitcoin bat erosterakoan, kriptodiruaren sareko kideek –meatzari deitutakoek– jasotzen dute informazioa, ahal bezain laster asmatu beharreko kalkulu matematiko batekin –Proff of work edo "Lanaren froga" deitzen zaio fase honi", irakurri dezakegu iazko urrian ARGIAk publikaturiko "Burbuila lehertu daitekeela jakin arren, bitcoina moneta ofizial bihurtu du El Salvadorrek" erreportajean–. Lehen kripto-txanpona 2008an jaio zen: Bitcoin-a. 2009an jarri zen abian eta ordutik hamaika kripto-txanpon berri sortu dira.

Nola gertatu da?

Inflazioak, burtsan dagoen ziurgabetasunak, inbertitzaileen ezinegonak, Ukrainiako gerrak ekonomian izan duen eraginak eta beste hainbat faktorek du eragina kripto-txanponen prezioan. BBC News-en arabera enpresa teknologikoak asko erori dira eta “galera historikoak” eragiten ari da burtsan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kripto-txanponak
2022-03-13 | Diana Franco
Teknologia
Ukraina eta internet

Ukrainan dauden herritarrengatik arduratuta, laguntzen saiatzen ari da jende asko. Eremu digitalari lotuta, bi laguntza ekintza interesgarri ezagutu ditut. Batetik, harritu nau Pussy Riot Errusiako punk taldeak Ukrainako herritarrei laguntzeko 6 milioi eurotan baloraturiko... [+]


2018-10-24 | ARGIA
FairCoin kripto-moneta alternatiboak bestelako ekonomia bultzatu nahi du

Kripto-txanponak asko ugaritu dira azken urteetan, baina fama txarra hartu dute espekulazioarengatik, burbuila ekonomikoak sortzeagatik eta prezioen gorabehera handiengatik, besteak beste. Baina kripto-moneta guztiak al daude kondenatuta betiko diruarekin jada ezagunak ziren... [+]


Eguneraketa berriak daude