Tubacexek gora egin du burtsan, Telegram bidez antolatutako herritarrek eraginda

  • EITBk iturri moduan "agentziak" aipaturik, Tubacexen akzioen igoera lotu du aurreko astean GameStop enpresarenak izandako igoerarekin. Reddit sare sozialaren bidez antolatu ziren herritarrak GameStop enpresaren akzioak AEBetako burtsan erosiz funts putreei diru galera handiak eragiteko, eta EITBren albistearen arabera, "Redditen azpiforo baten itxura duen 6.600 laguneko kanal batean" zabaldu da oraingoan mezua. Artikulu honetan azaldu du Manex Argoitiak, nola den herritar hauen burtsako jokoa.


2021eko otsailaren 02an - 10:35

Tubacex metalgintza enpresaren akzioek % 8,27ko gorakada izan dute urtarrilaren 1ean Espainiako Burtsan, 1,43 euroraino. EITBk zabaldu duen informazioaren arabera, aurreko astean GameStopen akzioen prezioan eragin zuen Reddit sare sozialaren "azpiforo baten itxura duen kanal" batean antolatu dira honakoan herritarrak. EITBren albistearen arabera, kanal horrek Ws Bets Español du izena eta horko kide batek urtarrilaren 1 eguerdian iragarri du Tubacexen inbertitzeko asmoa zuela otsailaren 3tik aurrera, "pandemiak gehiegi zigortu duen enpresa bat dela, balio ziklikoa duela eta sektorearen buru dela" argudiatuta. Hori argitaratu eta ordubetera %16ko gorakada izan dute akzioek, 11:00etan 1,31 euroan zeuden eta eguerdian 1,52. Azkenean, saioa urtarrilaren 28an baino %8ko hazkundearekin itxi du.

Manex Argoitiak artikulu honetan azaldu du nola den sare sozialetan antolatutako herritarrek burtsan egiten duten jokoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Burtsa
Silicon Valley Bank-en porrota
Zer gertatu da eta zergatik da dena hain desegonkorra?

Kalifornian du egoitza Silicon Valley Bank-ek (SVB), munduko teknologia enpresa handienek egoitza duten eremu horretan. Teknologia eta start-up enpresen paradisua dela esan daiteke. Bertan daude, besteak beste, enpresa handi hauen egoitzak: Google, Apple, Meta, Twitter, Intel,... [+]


Iberdrolak 2.075 milioi euroko irabaziak izan ditu lehen seihilekoan, iaz baino %36 gehiago

Aurten 4.200 milioi euro irabaztea espero du Iberdrolak eta Ibex35ean gehien irabaziko duena izatea.


Kripto-txanponen prezioak behera egiten jarraitzen du

Azken sei hilabeteetan 48.884 dolarretik 20.694 dolarrera jaitsi da kripto-txanponen prezioa.


Netflix gainbehera, bai harpidetzatan, bai burtsan: zergatik?

Netflix plataformak aste honetan iragarri du harpidedun asko galdu duela urte hasieran. Hamar urtean lehenbiziko aldia da ikus-entzunezkoen erraldoiak horrelako albiste bat ematen duela eta notiziak eragina izan du enpresaren burtsako prezioan ere.


2021-04-08 | Juan Mari Arregi
Euskaltel: espekulatzeko pizgarriak

MasMovil taldearen bidez Euskaltelen lanpostuak suntsitu eta enpresa deslokalizatuko dute. Une hori iristen denean, zeren eta iritsiko da, orduan ere jasoko dute milioi askoko saria bere zuzendariek. Kapitalaren legea da.


Eguneraketa berriak daude