Dow Jones goranzko errekorrak hausten: Trumpen politikek badute Wall Streeten babesa

  • Dow Jones indizea 20.000 puntuetara iritsi da lehen aldiz urtarrilaren 25ean. Igoera Donald Trump AEBetako presidente izendatu eta egun gutxitara iritsi da. Trumpek estatuko negozioak sustatuko dituela agindu du, horien gaineko zergetan murrizketak eginez.


2017ko urtarrilaren 26an - 10:53
Donald Trumpen izendapenak burtsan gorakadak eragin ditu. (Arg.: chicagotribune.com)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Wall Streeteko adierazle nagusia da Dow Jones indizea eta AEBetako 30 enpresa industrial handienen mugimenduak kontrolatzen ditu. Etxe Zurirako bozketan errepublikarrak garaipena lortu zuenetik %9 egin du gora. S&P 500 eta Nasdaq indizeek ere gora egin dute errekorrak gaindituz.

Trumpen izendapena merkatuan gorakadak eragiten ari da. “Washingtonen gertatzen ari denari babes garbia da”, Peter Tuchman Quattro Securitieseko operazio zuzendariaren arabera. Inbertsiogileak gastu publiko handiagoaren, zergen murrizketaren eta AEBetako enpresei lagunduko dieten erabakien zain inbertitu dute.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Donald Trump kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Berriketa gutxi
Thank you

2026ko martxoaren 4
Hurrengoa!

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.