Zaintza zerbitzu eta taldeak antolatzen ari dira Euskal Herriko hainbat herri eta auzotan

  • Igande goizetik ez bada premiazko beharretarako herritarrei etxetik ateratzeko debekua ezarri zaie Espainiako estatu osoan. Neurri zorrotz horietan hamabost egun (oraingoz) bizirauteko arazoak izango dituzten pertsona eta giza talde ahulenei laguntzeko zerbitzu eta taldeak osatzen ari dira Euskal Herriko leku askotan. Herritarrak berak izan dira lehenak laguntza taldeak antolatzen zenbait herritan, beste batzuetan udalak, eskualdetako mankomunitateak eta gainerako administrazioak ere abiatu dira.


2020ko martxoaren 15an - 10:37
Azpeitian adineko herritarrak babesteko boluntario sarea lanean. (Argazkia: Uztarria)

Madrilek herritarrak beren etxeen hesitzea erabaki aurretik hasi ziren herri taldeak sortzen batean eta bestean. Horiei gehitu zaizkie ondoren administrazioek hartutako iniziatibak, duda barik astelehenetik aurrera ugarituko direnak. Antolakizun horien informazioak eten gabe aldatzen eta osatzen ari diren arren, hemen ARGIAren irakurlearentzako zenbait pista igande –martxoak 15– goizeko 10:45ak arte bilduak euskarazko hedabideetan:

Josu Alberdik Berria egunkarian bildu ditu ekimen sorta baten erreferentzia eta datuak: "Adinekoei laguntzeko eta zaintza partekatzeko ekinbideak prestatu dituzte hainbat herritan"

Hernani: "Behar dutenei laguntzeko, zaintza taldea laister abian" (Urumeako Kronika).

Azpeitia: "Koronabirusaren aurrean, herritar ahulenak babesteko lanean hasi dira boluntarioak" (Uztarria)

Oñati: "Oñatiko Udalak boluntario sarea eratu gura du sor daitezkeen beharrei erantzuteko" (Goiena)

Arrasate: "Herritar talde batek zaintza sarea martxan jarri nahi du Arrasaten" (Goiena)

Antzuola: "Adinekoei erosketak egiten laguntzeko auzolana antolatzen dihardu Udalak" (Goiena)

Zestoa: "Udalak herritarrentzat gomendioak eta bolondres sarea osatzeko deia luzatu ditu" (Danbolin)

Donostia: "Parte Zaharrean "arrisku gehien duen jendeari" laguntzeko, zaintza sare bat osatu dute", "Boluntarioen sarea osatzen ari dira Egian, koronabirusaren aurrean auzotarren arteko laguntza sustatzeko" (Irutxuloko Hitza)

Zaldibia: "Zaldibian ere laguntza emateko antolatzen dabiltza" (Goierriko Hitza)

Ordizia: "Ordiziako Udalak boluntario poltsa osatu du adinekoei laguntzeko" (Goierriko Hitza)

Uribe-Kosta: "Auzokideen zaintza bermatzeko herritarren sareak osatzen hasi dira" (Hiruka)

Gasteiz: "'Batera' zaintza sare herritarra martxan jarri dute Gasteizen" (Alea)

Zuia: "Zaintza sare bat sortu dute Zuian" (Alea)

Agurain: "Agurainen ere zaintza sarea antolatu dute gazteek" (Alea)

Aiaraldea: "“Aiaraldea Zainduz” ekimena jarri dute abian, koronabirusaren aurrean elkartasun sareak ehuntzeko" (Aiaraldea)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude