Igande goizetik ez bada premiazko beharretarako herritarrei etxetik ateratzeko debekua ezarri zaie Espainiako estatu osoan. Neurri zorrotz horietan hamabost egun (oraingoz) bizirauteko arazoak izango dituzten pertsona eta giza talde ahulenei laguntzeko zerbitzu eta taldeak osatzen ari dira Euskal Herriko leku askotan. Herritarrak berak izan dira lehenak laguntza taldeak antolatzen zenbait herritan, beste batzuetan udalak, eskualdetako mankomunitateak eta gainerako administrazioak ere abiatu dira.
Madrilek herritarrak beren etxeen hesitzea erabaki aurretik hasi ziren herri taldeak sortzen batean eta bestean. Horiei gehitu zaizkie ondoren administrazioek hartutako iniziatibak, duda barik astelehenetik aurrera ugarituko direnak. Antolakizun horien informazioak eten gabe aldatzen eta osatzen ari diren arren, hemen ARGIAren irakurlearentzako zenbait pista igande –martxoak 15– goizeko 10:45ak arte bilduak euskarazko hedabideetan:
Josu Alberdik Berria egunkarian bildu ditu ekimen sorta baten erreferentzia eta datuak: "Adinekoei laguntzeko eta zaintza partekatzeko ekinbideak prestatu dituzte hainbat herritan"
Hernani: "Behar dutenei laguntzeko, zaintza taldea laister abian" (Urumeako Kronika).
Azpeitia: "Koronabirusaren aurrean, herritar ahulenak babesteko lanean hasi dira boluntarioak" (Uztarria)
Oñati: "Oñatiko Udalak boluntario sarea eratu gura du sor daitezkeen beharrei erantzuteko" (Goiena)
Arrasate: "Herritar talde batek zaintza sarea martxan jarri nahi du Arrasaten" (Goiena)
Antzuola: "Adinekoei erosketak egiten laguntzeko auzolana antolatzen dihardu Udalak" (Goiena)
Zestoa: "Udalak herritarrentzat gomendioak eta bolondres sarea osatzeko deia luzatu ditu" (Danbolin)
Donostia: "Parte Zaharrean "arrisku gehien duen jendeari" laguntzeko, zaintza sare bat osatu dute", "Boluntarioen sarea osatzen ari dira Egian, koronabirusaren aurrean auzotarren arteko laguntza sustatzeko" (Irutxuloko Hitza)
Zaldibia: "Zaldibian ere laguntza emateko antolatzen dabiltza" (Goierriko Hitza)
Ordizia: "Ordiziako Udalak boluntario poltsa osatu du adinekoei laguntzeko" (Goierriko Hitza)
Uribe-Kosta: "Auzokideen zaintza bermatzeko herritarren sareak osatzen hasi dira" (Hiruka)
Gasteiz: "'Batera' zaintza sare herritarra martxan jarri dute Gasteizen" (Alea)
Zuia: "Zaintza sare bat sortu dute Zuian" (Alea)
Agurain: "Agurainen ere zaintza sarea antolatu dute gazteek" (Alea)
Aiaraldea: "“Aiaraldea Zainduz” ekimena jarri dute abian, koronabirusaren aurrean elkartasun sareak ehuntzeko" (Aiaraldea)