Wuhanen zortzi positibo atzeman eta 11 milioko biztanleriari testa iragarri diote

  • Txinako agintariek jakinarazi dute Wuhan hiriko populazio osoari testa egingo diotela, zortzi koronabitus kasu positibo atzeman ostean. Wuhanek 11 milioi biztanle dauzka eta Zuhankou auzoa partzialki itxi dute, BBCk jaso duenez.

Wuhan mundu mailan ezagun egin zen, gaitza lehenbizi bertan detektatu baitzuten medikuek.

2021eko abuztuaren 3an - 11:10
Azken eguneraketa: 13:21
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gaitzaren Delta aldaerak kutsatzeko gaitasun handia duenez, agintariek COVID-19 mugatzeko hartu dituzten prebentzio-neurriak probatuko dituzte. Hala ere, aditu txinatarrek adierazi dutenez, txertoa jaso duten herritarren kopuru altuak eta urtebetan irabazitako esperientziak galarazi egingo dute berriz egoera deskontrolatzea herrialde osoan.

Guztira, 61 kutsatze jakinarazi ditu Txinako Osasun Batzorde Nazionalak 1.340.000.000 biztanleko herrialdean, azken 10 egunetan 300 kasu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!