‘Via Campesina’ telebista sortu du nekazarien nazioarteko mugimenduak

  • Via Campesina nazioarteko nekazarien mugimenduak web telebista sortu du. Helburua euren eguneroko borroka ikus-entzunezko edukien bitartez irudikatzea da. 20. urteurrenaren harira webgune berria plazaratu zuten, eta gonbidapena luzatu dute erabiltzaileek gaiari buruzko materiala igo dezaten.


2013ko martxoaren 21ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Mundu osoko edukia bilduko du Via Campesina telebistak (Argazkia: viacampesina.org)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hainbat gai jorratu nahi ditu Via Campesina telebistak: Elikadura subiranotasunaren aldeko borroka, ura eta lurra izateko eskubidea, enpresa transnazionalen eragina, eta transgeniko eta landa erregaien aurkako erresistentzia, besteak beste. Haien ustez, ezinbestekoa da hitza ematea “hedabide korporatiboek isilarazten dituzten mugimendu eta erakundeei”.

Mundu osoko edukia biltzen du Via Campesinak. Horregatik, nekazariak, ekintzaileak, zinemagileak eta erakundeak bultzatu dituzte euren ikus-entzunezko produktuak bidaltzera. “Justizia eta ekitatean oinarritutako elikadura sistema” baten aldeko nazioarteko ikuspegia zabaldu nahi dutenez, haien ustez ezinbestekoa dute erabiltzaileen parte-hartzea.

Edozein hizkuntzatan bidali daitezke edukiak, baina hasierako menua gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez egongo da. Norbaitek bideoren bat bidali nahiko balu, YouTube, Vimeo edo antzeko plataforma batean igo eta esteka lvc-communication@viacampesina.org helbidera bidali beharko du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
2025eko uztailaren 28
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

2025eko maiatzaren 21
Baratzegintza agroekologikoa
Iazko udako uzta txarretik bildutako irakaspenak

Eguneraketa berriak daude