“Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten!”

  • Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute. 

Euskal Herrian Euskarazek egin duen elkarretaratzea. Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldea

2025eko maiatzaren 16an - 08:15
Azken eguneraketa: 09:42
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak gogoratu du duela urte bat, zehatz mehatz, Euskalgintzaren Kontseiluak ohartarazi zuela euskara larrialdi egoeran zegoela, eta horri aurre egiteko, hizkuntza politikan "jauziak" egin behar direla. 

Ondorioz, Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideek lizeoko su-prefeturaren parean manifestazio bat egin zuten Frantziako Estatuak azterketak euskaraz egitea debekatzen zuela salatzeko. "Euskaraz mintzatzea eta idaztea debekatzen digutela salatzeko", zehazki. 

Manifestazio hartan aldarrikatu zuten zapalkuntza hori onartzen ez dutela, eta, zapalkuntza horren aurrean Euskal Herriak bere hizkuntza behar duela. Urtebete pasa ostean, egoera aldatu ez dela salatu dute: "Botere publikoek ez dituzte oraindik egin eskatu zitzaizkien euskararen aldeko jauziak". 

Ondorioz, berriz "hemen" direla adierazi dute, pairatzen duten egoera "bidegabea" salatzeko eta botere publikoei "behingoz euskararen aldeko jauziak" egin ditzaten eskatzeko. 


Euskara Ipar EH-n kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Bixente Claverie, AEK-ren Nazio Kontseiluko Ipar Euskal Herriko kidea
"Borondatea baldin badugu, lortuko dugu 2050ean hiztunen kopurua %30 izatea"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.