Urrutikoetxearen epaiketa berriz ere atzeratu da

  • Iragan martxoan Parisen egin behar zen epaiketa asteazken honetara atzeratu zen, eta orain berriz ere atzeratu da fiskaltzak hala eskatuta. Artean iheslari zela, ETAko buruzagia 2017an epaitu zuten talde armatuko kidea izateagatik eta zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten, 2011-2013 arteko garaian ETAn izandako jardueragatik.


2020ko urriaren 22an - 11:18
Josu Urrutikoetxea, "Marianne"-k argitaratutako argazkian.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Frantziako Estatuko legedian epaiketan ez dagoen norbaitek zigorra jasotzen badu, epaiketa errepikatzeko aukera du. Josu Urrutikoetxea 2019ko maiatzean atxilotu zuten Frantziako Alpeetan eta aipatu epaiketa 2019ko irailean egitekoa zen. Atzeratu egin zen 2020ko martxora arte, baina orduan, prozedura akatsak tartean, berriz atzeratu zen. Asteazken honetan egitekoa zen hori Parisen eta orain 2021eko ekainaren 15-16ra arte atzeratu dute.

2010ean ere, ihesean zegoela epaitu eta zazpi urteko espetxe zigorra jarri zioten, kasu honetan 2002 eta 2005 artean ETAko buruzagiekin izandako harremanengatik. Epaiketa hori ere berregitea eskatu zuen Urrutikoetxeak, joan den urriaren 19an egiteko zen, baina atzeratu egin zen.

ETAko negoziatzaile

Atzerapen hauen arrazoien atzean bada COVID-19ko garaia, besteak beste, atzerriko lekukoak ahozko auzira etortzeko zailtasunak dituztelako, baina badira ere ETA-Espainiako Estatua negoziazio aferak. Suitzan eta Norvegian ETA eta Espainiako Gobernuaren arteko elkarrizketetan ETAko ordezkari gisa jardun zuen Urrutikoetxeak, eta lan hori egiteko bi estatuen baimen diplomatikoa zuen Frantzian edo atzerrian mugitzeko, Suitzan eta Norvegian esaterako.

Urrutikoetxearen defentsak erakutsi nahi du, denbora horretan guztian bakea gauzatzeko bide baten bila zebilela bere defendatua, eta bi estatuek zeregin horretarako babesa eskaini ziotela. Parisko Auzitegiaren fiskaltzak, aldiz, orain arteko instrukzioan Urrutikoetxearen lan diplomatikoari ematen zaion garrantzia ezabatu nahi du. Joan den igandean Marianne aldizkariak Urrutikoetxeari egindako elkarrizketan luze eta zabal hitz egiten da kontu hauez.

ETAko buruzagiak dioenez, 2002an Hegoaldetik ihes egin eta berriz ere klandestinitatean sartzen denetik, “gatazka hau hurrengo belaunaldien eskuetan ez usteltzen uztea da bere helburua” eta horretan engaiatzen dela hurrengo urteetan. Aitortzen du bere lan garrantzitsuenetakoa izan zela ETAn bertan bake prozesuarekiko erresistentzia ikuspegiak baretzea, eta horretarako dozenaka eta ehunka bilera egin behar izan zituela ETAko kideekin.

Suitzan eta Norvegian izan ziren negoziaketa hauek, eta elkarrizketan aipatzen da nola eraman zituzten hegazkin pribatu batean Genevatik Oslora, eta nola, 2011ra arte irauten duen prozesuan Urrutikoetxea negoziazio eta elkarrizketa saioetan ari den batetik bestera.

Iragan urriaren 20an bederatzi urte pasatu dira ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri zuenetik. Urrutikoetxearen ahotsa zen amaiera iragartzen zuenetakoa. Bera tartean zela, halaber, 2011n ETAko ordezkaritza bat joan zen Norvegiara erakundearen armagabetzeaz hitz egiteko, baina Espainiako Gobernuak ez zuen ordezkaririk bidali erakunde armatuaren amaiera bideratzeko. 2013ra arte egon ziren bertan zain etakideak eta Espainiako ordezkaritzarik ez zetorrenez, azkenean Norvegiako Gobernuak kanporatu egin zituen.

Orkatilako pultsera telematikoarekin, 2019ko uztailaren amaieratik baldintzapeko askatasunean da Urrutikoetxea, dagozkion epaiketak egiteko zain. Hauek egin ostean, Espainiak egindako hainbat estradizio eskaerari egin beharko dio aurre.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal gatazka
Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak “borrokaren zilegitasuna” ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


Martutenek emandako ihesaldi dantzagarrienak 40 urte

Astelehenean, 40 urte beteko dira Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zutenetik. Egiako pisu batean izan ziren ezkutaturik bi iheslariak, eta oraindik milaka eztarrik abesten dute «kristoren martxa dabil!».


Monbarreko atentatuaren urteurrena
GALen biktimen aitortza du helburu ‘40 urtez oroituz’ ekimenak

GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatuaren urteurrenaren datatik gertu antolatu dute ekimena dozenaka herritarrek. Helburua "egia aldarrikatu, memoria landu eta GALen gerra zikinaren biktimak aitortzea" da, eta irailerako egitaraua aurkeztu dute.


Rosa Zarraren familiak Atutxari eskatu dio “barkamena eskatzeko aukera” ez galtzeko

Rosa Zarraren hilketaren 30. urteurrena da ekainaren 30ean. Ekainaren 29an, biolentzia polizialaren biktimaren omenaldian, hainbat eskakizun egin zituen Egiari Zor fundazioak. Zarraren familiak Juan Mari Atutxa Segurtasun sailburu ohiari barkamena eskatzea galdegin dio.


Irantzu Mugeta hil da, gerra zikinak kolpatutako antifaxismoaren sinboloa

Bere konpromiso politikoagatik eta unibertsitatean zuen militantziagatik, eskuin muturreko taldeen hainbat eraso pairatu zituen 1987 eta 1988 urteetan. Hemezortzi urterekin pairatu zuen lehen erasoa, Bilboko Santutxu auzoan bizi zen eraikineko igogailuan; geroztik, hiru eraso... [+]


Baztango Udalak “euskal errepublikaren parte” dela erabaki du

Aurrez, Plentziak, Alkizak eta Gernikak euskal errepublikaren parte izatea erabaki zuten. Baztanekin, dagoeneko Euskal Herriko lau herriek hartu dute erabakia.


Eguneraketa berriak daude