Guardia zibilengandik jasandako torturen kasua berriz irekitzeko eskatu du Iratxe Sorzabalek

  • Irungo preso politikoak “tratu gizagabea” jaso zuela ebatzi zuen maiatzean Espainiako Auzitegi Nazionalak, beraz, jasandako torturen auzia berriro irekitzeko eskatu du Sorzabalek.

Iratxe Sorzabal, pasa den otsailean auzitegian deklaratzen.

2025eko azaroaren 12an - 10:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1995ean Irunen lehergailu bat jartzea leporatuta atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten. Egun horietan Sorzabalengandik lorturiko autoinkulpazioa, Irungo ekintzan parte hartu izana aitortzen duen dokumentua, baliogabea dela ebatzi zuen joan den maiatzean Espainiako Auzitegi Nazionalak, “akusatuaren oinarrizko eskubideak urratuta lortu zelako (elektrodoak aplikatuta)”.

Hala, absoluzioa lortu zuen Iratxe Sorzabalek, eta “tratu txarrak” eta “tratu gizagabeak” jaso izana aitortu zioten epaileek. Espainiako epaitegiak onartu zuen “bat datozela proba fisikoak eta psikologikoak tortura alegazioekin”.

Hilabeteak zain

GEBehatokia Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak eman du Sorzabalen eskaeraren berri eta gaineratu du “eskandalua” dela maiatzetik hona epaile eta fiskalek ofizioz ez eskatu izana Guardia Zibilak egindako torturak ikertzea.


Tortura kanalean gehiago
2026ko otsailaren 26
Ez gitxu lo

2026ko otsailaren 11
1981, Zizurkil
Oso latza izan da

2025eko abenduaren 4
Berriketa gutxi
Poltsa

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.