EAEko Auzitegi Nagusiak ez ditu itxiera perimetrala eta etxeratze-agindua baimendu

  • EAEko Auzitegi Nagusiak ez du baimenik eman alarma egoera kendu ostean itxiera perimetralak, etxeratze-agindua eta bileretan lau laguneko muga ezartzeko, publiko egin berri duen epai batean. Eusko Jaurlaritzak neurri horiek dekretu bidez ezarri nahi zituen, baina auzitegiak ebatzi duenez alarma egoera indarrean egon gabe ez dauka oinarrizko eskubideak modu orokorrean mugatzen dituzten neurriak ezartzeko eskumenik.


2021eko maiatzaren 07an - 13:38
Argazkia: EFE

Maiatzaren 9an bertan behera geratuko da alarma egoera Espainiako Estatuan. Alarma egoerak eskaintzen duen babes juridikorik gabe, ordea, Espainiako Konstituzioan jasotako oinarrizko eskubideak modu orokorrean mugatzeko bermerik ez du Eusko Jaurlaritzak.

Urkulluk adierazi zuen egun indarrean dauden neurriak mantentzeko dekretua aterako zuela Jaurlaritzak. EAEren, herrialdeen eta herrien itxiera perimetralak, etxeratze-agindua eta gehienez ere lau lagun elkartu ahal izatea lirateke neurriok. Espainiako gobernuak Espainiako Auzitegi Gorenaren eskuetan utzi du erkidegoetako neurrien egokitasunari buruzko erabakimena. Hala izanik ere, Urkulluk adierazi zuen EAEko Auzitegi Nagusiak erabakitzen zuenari helegiterik ez ziola jarriko.

Gaur arratsaldean da elkartzekoa LABIren aholku batzordea, hemendik aurrera hartu beharreko neurriak eta bihar argitaratuko den dekretuaren xehetasunak erabakitzeko. Horren aurretik, ordea, EAEko Auzitegi Nagusia dagoeneko publikoa zen Urkulluren asmoaren aurka agertu da. Eguerdian emandako epai batean esan duenez, "Egungo ordenamendu juridikoak ez du baimentzen Autonomia Erkidegoek alarma egoeratik kanpo oinarrizko eskubideak modu orokor eta ez indibidualizatuan mugatu ahal izatea".

Zehazki, oraindik argitaratu ez den dekretuko 4. artikuluko 1. eta 2. puntuetako neurriak ez baimentzea ebatzi du, besteak beste, itxiera perimetrala, etxeratze-agindua eta bilkurak mugatzea.

Gaur arratsaldeko bileran, beraz, dekretua moldatu eta etzitik aurrera ezarriko dituzten neurriak zeintzuk izango diren erabaki beharko dute. Segur aski iluntzea baino lehen emango dute neurri horien berri. Bihar bertan argitaratuko dute dekretua EAEko aldizkari ofizialean eta posible oraindik ere fiskaltzako bertako neurri batzuei helegitea jartzea.

Nafarroako Gobernuak dagoeneko aurreratu zuen igandetik aurrera itxiera perimetrala kenduko zuela Nafarroan. Ikusteke dago, ordea, etxeratze-agindua bere horretan mantenduko ote duen. Igandean sartuko da indarrean Nafarroako Gobernuaren dekretua eta ondoren erabakiko du Auzitegiak neurriekin zer egin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude