Durangaldeko gurasoek osatutako taldea da Berton Bertokoa. Bi urte daramatzate lanean eskoletako jantokietan Eusko Jaurlaritzak ezarritako catering sistematik atera eta bestelako eredu bat aldarrikatzen: eskolan bertan prestatutako janaria, eskualdeko produktu ekologikoekin egindakoa. Umorea erabiliz, egun baten buruan euren eskaerei erantzunik eman ezean, Durangaldea oilo gorotzez beteko dutela mehatxu egin dute.
Pirataz mozorroturik, Eusko Jaurlaritzako arduradun gorenei zuzendu dizkiete haien eskakizuna: "Urte bi daramatzagu beste jantokieredu baten eskean eta erabateko borondate falta dagoela ikusten dugu, gauza bat esan eta beste bat egiten da, edo hobe esan, ezer ez dela egiten, Inposatua zaigun oraingo catering sistemak ez gaitu asebetetzen, aldaketa proposamen konkretuak egin ditugu, eragileekin bildu gara, ekoizleekin, baita catering enpresekin eurekin ere, baina edozein aldaketa Eusko
Jaurlaritzaren esku dago eta ez dugu ikusi haren aldetik gure eskaerei erantzuna emateko inongo borondaterik".
Bi urteko ibilbidean egindako ekimenei esker, Durangaldeko eragile, kulturgile, sindikatu eta alderdi askoren babesa jaso du Berton Bertokoaren eskakizunak. Baina bideoan salatzen dutenez, "babesa zabala izanik ere, gure eskoletan sukalde eta sasoiko produktu barik jarraitzen dugu".
Umeek ondo hazi eta garatzeko elikadura osasuntsu bat ezinbestekoa dutenez, elikadura osasuntsu bat bermatzeko jangaiak nola erein diren eta zer nolako ongarri eta babesa izan duten ziurtatu beharra dagoela azpimarratzen dute. Ondokoak dira taldeak eskoletan bertoko produktuak erabiltzeko emandako arrazoiak:
Nafarroa hegoaldean nekazaritza-ekoizpena eta euskara sustatzeko xedea duen Errigora ekimenean parte hartzen duten ekoizleen produktuak hamar jantoki kolektibotan baliatu dituzte ikasturte honetan. Hurrengo urteetan ere ildo horretan sakontzeko asmoa dute.
Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) artikulu honetan jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak EAEko ikastetxeetako jantokietarako argitaratu dituzten pleguak "caterin-enpresa handientzat pentsatutakoak dira". Alderdi pedagogikoan "ez dagoela... [+]
Maiatzaren 4tik, Hernaniko Txantxilla auzo inguruan dabilen edonork eraman dezake janari ontziratua etxera, deus ordaindu gabe. Aski da makinako botoia sakatzea, konpostagarria den ontzian bildutako errazioa hartzeko. Langile eta Aratz ikastetxeetako jangeletan sobratutakoa da... [+]
Kezkatzen zaitu ikastetxeko elikadurak, horrekin gazteak zer ikasten ari diren eta horrek komunitatean nola eragiten duen? Jantoki osasungarri, hezigarri, hurbileko, agroekologiko eta bidezkoa nahi duzu eskolan? Horretarako aholku eta jarraibide ugari bildu dituzte “Jan... [+]
Amaitzear den ikasturtean jardunaldi jarraia egin dute EAEko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) zentroetan, COVID-19aren kutsadura arriskua murrizteko. Ordea, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak iragarri du hurrengo ikasturtean goiz eta arratsaldeko ordutegira... [+]