Plentzia eta Barrikako udaletako idazkari, arkitekto eta aholkulari juridikoei "legezkotasun txostena" eskatuko die Txipio Bai elkarte naturalista. Hala, emaitzak eskuan, "alkateek ez dute ezezagutza argudiatu ahal izango".
Plentziako itsasdarrean dagoen kirol portua bikoizteko Eusko Jaurlaritzak egindako lizitazioak herritarrak mugiarazi ditu. Hala, azaroaren 17an, domekarekin, "Plentziako historian izandak kontzentrazio handienetako bat" egin zen, Txipio Bairen arabera.
Elkarte naturalista honek ekimen legala abiarazi du eta Plentzia eta Barrikako udaletako teknikariei txostena eskatu diete, hirigintzaren ikuspegitik kirol portua handitzeko proiektua plan bereziren batean dagoen edo ez jakiteko. Txosten horiek eskuan, udaletako alkateei eskatuko diete Eusko Jaurlaritzako Portuen zuzendaritza jakinaren gainean jartzeko eta lizitazioaren esleipenerako tramite administratiboak bertan behera uzteko.
Arazoari konponbidea ez, eta ingurumena gehiago kaltetu
Proiektuaren arabera, egun kirol portuak dituen itsasontzientzako 177 amarralekuri beste 180 gehituko dizkiete eta itsasadarraren alde banatan bi pantalan berri egingo lirateke. Herritarrak aspaldi ari dira amarralekuen berrantolaketa eskatzen, baina proiektu honek ez du inor ase –ezta amarraleku gehiago eskatzen duten itsasontzien jabeak ere–; areago, ingurumenari kalte handiagoa eragingo diola ohartarazi dute.
Hala, SOS Itsasadarra plataforma sortu dute euren aldarrikapenei ahotsa jartzeko eta sinadura bilketari ere ekin diote –jadanik 1.200 sinadura, 6.000 biztanle bizi diren inguruan–. Datorren domekan, azaroaren 24an, giza-katea egingo dute eta gutxienez 600 lagun bildu nahi dituzte itsasadarreko bazterrak jendez betetzeko.
Iñistorketan: Iratzearen kultura Urumea bailaran paisaia, ondarea eta memoria liburua aurkeztu berri dute Iñaki Sanz Azkue biologoak, Josu Narbarte arkeologoak, Maite Errarte etnografoak eta Suberri Matelo etnografoak Ereñotzun (Hernani). Badira gaur egun ere... [+]
Lamiakoren ibaipekoaren proiektua bertan behera uztea eta mugikortasun-eredua aldatzea aldarrikatu du herri plataformak. Bizkaiko herritar guztiei dei egiten diete datorren larunbatean, urriaren 18an, 17:00etan, Bilboko Arriaga Antzokitik abiatuko den manifestazioan parte... [+]
Herriko arkupea jendez bete-bete eginda aurkeztu zen urriaren 10ean Muxikan Bizitza baten txatalak. Andre bat lurrari emana liburua. Feli Madariagarenak dira liburuak kontatzen dituen bizitzako pasarteak eta Onintza Enbeita da Feliren hitz esanak paperera eraman dituena. Biak... [+]
Larunbat arratsaldean ke zutabe handia bistaratu zen Zubietako erraustegian. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak garrantzi handirik eman ez dion arren, gertakariak hainbat herritar eta eragileren kezka eta haserrea eragin ditu.
Txikitan, beharbada inguruko adinkide gehienen modura “gustatzen ez zaidan” zerbait izatearren, bat batean bota nuen, etxean: “Ez zait gallito gustatzen”.
Maiatzean zabaldu zituen ateak Eako Berton dendak. Iñaki Biteri eta Iratxe Arriola dira proiektu honen atzean dauden kideak, eta diotenez, aspaldian zuten denda irekitzeko ideia buruan: “Umeak ditugu, baserrian bizi gara, zaintza lanetan ari gara, eta bizitza... [+]
2022an egun gutxi batzuetan 15.000 hektarea kiskali ziren Nafarroan. 2024an, eskarmentu haren ondotik, eta Andia mankomunitatearen eskutik, izan genuen lehen aldiz “artalde suhiltzaileen” berri. Zunbeltz Test Gunearen baitan martxan jarritako proiektua.
Piper sasoia da, airea usaindu besterik ez dago. Bertako biperren (Capsicum annuum) aukera handia dugu: pipermina, Gernikakoa, Ezpeletakoa, Angeluko eztia, txorizeroa, pikilloa, morro edo handia eta kristal piperra. Kanpora begiratzen badugu, ezin konta adina dira eta horrek... [+]
Onintza Enbeitak lurrari emana bizi izan den Feli Madariagaren bizitzako hainbat pasarte kontatzen ditu. Urriaren 10ean 18:30etan Muxikan, bi emakumeon artean aurkeztuko dute ARGIAren Bizi Baratzea sailean argitaratu den liburua.
Udazkenean zentzumen guztiak erne dituztela joaten dira onddo biltzaileak mendira. "Hau jangarria ote da, edo toxikoa?", horra onddoen erreinuko ale bakoitzaren aurrean egiten duten galdera. Asmatu ez dutenek, kasurik larrienetan, ospitalean bukatuko dute eta orduan... [+]
Zuhaitzen hostoak erortzen ari dira, eguzkiak ez du hainbeste berotzen baina azken izpiak aprobetxatuz, bazkalostean mendi bueltatxoa ematera irten gara. Mendiaren soinuetan barneratuta, bat- batean tronpetak diruditen “kru-kru-kru” hotsak entzuten dira. Begirada... [+]
Baigorriko pentzeetan jateko sagarrak ekoizten ditu Elena Aguerre laborariak. Lekorneko Garroa etxaldean barazkigintza ekologikoan luze aritua zen, baina 2022-2023ko neguan Baigorrira lekualdatu eta proiektu berria jarri zuen abian: “Pentze bat xerkatu eta hektarea eta... [+]
Udazken sasoia iritsi zaigu eta ohikoak diren irudiak etorri zaizkigu; hostaje gorrixkak, erortzen ari diren hosto bakan malenkoniatsuak, haizeak astindutako orbela.
Inaurkina. Inaurkingintzan buru-begi hasia dago aberats jendea, abeldun jendea, abeltzaina. Buru-begi eta buru-belarriak erne egin beharreko lana da inaurkinarena. Etxeratu nahi den zaborra da inaurkina. Izan ere, zaborra, gaur egun sortzen duguna ez bezala, begi-bistatik... [+]