Larunbat arratsaldean ke zutabe handia bistaratu zen Zubietako erraustegian. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak garrantzi handirik eman ez dion arren, gertakariak hainbat herritar eta eragileren kezka eta haserrea eragin ditu.
Larunbat arratsaldean, urriaren 11n, ke zutabe handia ikus zitekeen Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik gora. GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren arabera “sute hasiera txiki bat izan zen Gipuzkoako Ingurumen Gunearen (GIG-1) lehen faseko tamaina handiko hondakinak birrintzeko hobian”. Lurraldeko mankomunitate batetik iritsitako “material sukoiaren deskarga” batean identifikatu du jatorria. Sutea berehala itzali zuten plantako langilek eta ez da kalte pertsonal edo materialik izan, GHK-k adierazi duenez.
Kontsortzioak lasaitasuna transmititu nahi izan badu ere, herritarrek segituan adierazi dute ardura eta ezinegona gertatutakoaren inguruan. Horietako bat, Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkatea izan da. Kezka eta haserrea adierazteaz gain, erraustegiaren inguruko informazio argia eta gardena exijitu du sare sozialetan. Beste hainbat herritar eta eragilek ere gertakaria salatu dute, hala nola, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, GuraSOSek edo Eguzki Euskal Herriko talde ekologistak. Herritarrek plazaratutako bideoetan ikusten da “berehala amatatu duten” suteak arratsaldeko 15:30etatik iluntzeko 19:00etara iraun zuela.
Astelehen honetan Euskadi Irratiko Faktoria saioan José Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi eta Jasangarritasun diputatuari elkarrizketa egin diote, baina ez diote gaiaren inguruan galdetu.
Erraustegia elikatzen segi ez eta birziklatzeko eginiko eskakizuna nabarmendu dute, igande honetan, irailaren 14an Donostiako Kontxan eginiko giza katean.
Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.
Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]
Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]
Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.
Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.
Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]
Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]