Plentziako itsasadarra berrantolatzeko proiektuaren aurka giza-katea osatuko dute domekan

  • SOS Itsasadarra herri-plataformak Plentziako itsasadarra "defendatzeko" giza katea egingo du domekan, hilaren 24an. Zeregin horretarako gutxienez 600 lagun bildu beharko dituzte, "Ontziolatik San Telmora arteko kilometroa betetzeko".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 20an - 08:54
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Giza-katea osatuko dute domekan, hilaren 24an, Plentziako Ontziola plazatik Barrikako San Telmo auzunera bitartean. Kilometro bateko tarte hori betetzeko, 600 lagun inguru behar direla aurreikusi du SOS Itsasadarra herri-plataformak. Azaldu dutenez, mobilizazioan parte hartuko dutenek arrantzale-zapiak, txilibituak eta bozinak eramango dute, aldarrikapena ahalik eta gehien entzun dadin.

Giza-katea egiteaz gainera, gura duenak amarratutako ontzietan egonda ere parte hartu ahal izango du mobilizazioan, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Hitzordua eguerdiko 12:00etan jarri dute eta euren helburua da Eusko Jaurlaritzak Plentziako itsasadarra berrantolatzeko proposatutako proiektua geldiaraztea, "berrantolaketa bai, baina horrela ez!" lemaren pean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hirigintza
2025eko azaroaren 5
Lurraldea eta arkitektura
Aukera bat da

2025eko urriaren 8
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

2025eko abuztuaren 19
Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

2025eko apirilaren 2
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Eguneraketa berriak daude