Txertatu ez diren Ipar Euskal Herriko osasun langileei kontratua etengo zaie

  • Irailaren 15a orduko txertoa hartzeko prozedura abiatu ez duten langileei lan-kontratua etengo zaie, harik eta txertoa hartzen duten arte.


2021eko irailaren 15an - 09:07
Azken eguneraketa: 11:36

Irailaren 15etik aurrera, txertoa jarri ez duten eta txertatzeko prozesua abiaturik ez duten Ipar Euskal Herriko osasun langileei lan kontratua etengo zaie, eta soldata galduko dute. Behin-behinean etengo zaie lan-harremana, harik eta lan egiteko baldintzak betetzen dituzten arte. Baldintza hori txertoa hartzea izango da. Alegia, osasun langileek derigorrez hartuko beharko dute txertoa beren lana mantendu nahi izatekotan. Neurriaz irmo mintzatu da Benoit Elleboode Eskualdeko Osasun Agentziako zuzendariak: "Zenbait langilek uste izan dute hilabete batzuen afera zela, eta [Frantziako] Estatuak gibelera eginen zuela. Orain, argi dute: derrigortasuna iraunkorra izanen da, beste txerto batzuen kasuan bezala".

Datozen egunetan, Eskualdeko Osasun Agentziak osasun egituren gaineko kontrol lana egitera bideratuko ditu 200 agente, erietxeetan zein sektore librean. Txertoa hartua ez duen eta dosia jartzeko prozedura irekia ez duen langilerik atzemanez gero, inhabilitazioaz gain 135 euroko isunarekin zigortuko da, eta neurria bigarrenez urratuz gero, sei hilabeteko espetxealdiari aurre egin beharrean ikusiko litzateke.

Txertoa jartzeko prozedura martxan duten langileei urriaren 15a arteko epea luzatu zaie txertatzeko, eta bien bitartean, PCR negatiboak aurkeztu beharko dituzte lan egiten jarraitzeko.

Eskualdeko Osasun Agentziaren arabera, osasun langileen %90a eta %95a artean txertatua dago. Gainontzeko %5a lana galtzeko arriskuan legoke, txertatu ezean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude