Txertaketa eten dute Anoetako estadioan, AstraZenecarekin hartutako erabakiaren ondorioz

  • Donostiako txertaketa gune handi horretara deiturik zeuden lagunen hitzorduak bertan behera utzi dituzte. AstraZeneca soilik 60 eta 65 urte artekoei ematea adostu zuten asteazkenean Espainiako Gobernuak eta erkidegoek, Europako Medikamenduen Agentziak egindako agerraldia dela-eta.

     


2021eko apirilaren 08an - 17:06
Txertoa jartzen Anoetako estadioan (arg: Gipuzkoako Foru Aldundia)

AstraZenecaren txertoa burukomin ugari ari da eragiten txertaketa masiboa antolatzen ari direnei. Oraingoan, Donostiako Reale Arena edo Anoetako estadiora deituta zeuden 400 lagun inguru etxera bidali dituzte txertorik jarri gabe –gizarte zerbitzuetako beste 9.500 langileri ere jarri behar zieten hurrengo egunetan–, Espainiako Gobernuak eta erkidegoek adostu ondoren txerto hori 60 urtetik beherakoei ez jartzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak utzi ditu bertan behera txertaketak, Eusko Jaurlaritzaren irizpideak jaso artean. Hain justu, ostegun honetan Jaurlaritzako Osasun sailak erabaki du aurretik Espainiako Gobernuaren eta erkidegoen artean adostutakoa betetzea, eta beraz, AstraZeneca soilik 60 eta 65 urte arteko pertsonei jarriko diete oraingoz. Gauza bera jakinarazi zuen Nafarroako Gobernuak asteazkenean.

Milaka dira txerto horren lehen dosia jarrita duten Euskal Herritarrak –gehienbat Hegoaldean, Ipar Euskal Herrian AstraZeneca ez baita hain erabilia izaten ari–, horietako asko hainbat lanbidetakoak, poliziak, suhiltzaileak, irakasleak... eta osaguntzako beste oinarrizko sektore batzuetakoak, esaterako farmazialariak.

Bigarren dosirik?

Maiatzean ziren bigarren dosia jartzekoa horiei guztiei, baina orain ez dago argi zer gertatuko den. Eusko Jaurlaritzak ere ez du argi, eta informazioa biltzen ari da, ea dosi bakarrak nahikoa babes emango ote lukeen, beste zenbait herrialdetan egiten ari diren bezala. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazi du dosiari buruzko berriak dauden heinean jakinaraziko dituztela.

Europako Medikamentuen Agentziak (EMA) asteazkenean aitortu zuen AstraZenecak tronbosiak eta albo kalte "arraroak" ekar ditzakeela, baina txertaketarekin jarraitzeko gomendatu zuen. Batez ere emakumezko gazteengan ikusi izan da joera hori. Espainiako Gobernuak eta erkidegoek lurralde arteko bileran hartutako estrategia –txertoa 60-65 urtekoei soilik jartzea– ez du ondo ikusi Eusko Jaurlaritzak, baina bete egingo du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude