AstraZenecarekin jarraitzeko aholkatu du EMAk txerto horren eta ezohiko tronboen artean harreman posiblea aurkitu duen arren

  • Europako Medikamentuen Agentziak adierazi du tronbo edo odolbilduak AstraZeneca txertoaren albo-kalte "oso arraro" gisa definitu behar direla, asteazken arratsaldean eman duen prentsaurrekoan, eta esan du COVID-19a prebenitzeak dituen onurak askoz gehiago direla arriskuak baino.


2021eko apirilaren 07an - 16:59

Jarraian Europako Mendikamentuen Agentziek adierazitakoa euskaratuta, The Guardianek jaso bezala.

"Ondoriorik atera aurretik, orain arte eskuragarri dauden ebidentziak hartu ditu kontutan batzordeak, baita ad hoc sortutako aditu taldearen aholkuak ere.

EMAk gogorarazi nahi die osasun arloko profesionalei eta txertoa jasotzen duten herritarrei adi egon behar dutela, oso arraroa bada ere, odolbilduak gerta daitezkeelako txertoa jaso eta bi astera, odolean plaketen maila baxuarekin batera. Gaur arte, jakinarazitako kasu gehienak 60 urtetik beherako emakumeetan gertatu dira, txertoa jaso eta bi asteko epean. Gaur egun eskuragarri ditugun ebidentziekin, ez da arrisku faktore zehatzik baieztatu.

Txertoa jaso duten eta ondorengo sintomak batera sentitzen dituzten pertsonek osasun asistentzia bilatu behar dute berehala: odol koagulo edo odolbilduak eta odolean plaketa baxuak.

Farmakologia Arriskuen Azterketa Batzordeak (PRAC ingelesez) adierazi du odolbilduak gertatu direla garuneko zainetan (garuneko zain sinusal tronbosia, CVST), abdomenean (zain esplanknikoko tronbosia) eta arterietan, odol plaketa maila baxuekin batera.

Batzordeak garunean gertatutako tronbosien 62 kasu aztertu ditu sakon eta sabelaldeko 24, Europar Batasuneko medikamentuen segurtasunerako EudraVigilance datu-basean notifikatuak 2021eko martxoaren 22 arte. Horietatik 18 hilgarriak izan ziren. Txerto hau 25 milioi pertsonak jaso dute.

COVID-19 ospitalizazio eta heriotza arriskuarekin lotuta dago. Odol koagulazioak eta plaketa maila baxua batera gertatzea oso arraroa da, eta COVID-19a prebenitzeko txertoaren onura orokorrek nabarmen gainditzen dituzte arriskuak".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude