Ia 100 pertsona migrante bizi izan dira Berango eta Getxo arteko baso batean

  • Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko uztailaren 23an - 06:46
Javier Bergarasa/Noticias de Gipuzkoa
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Duela egun gutxi jakinarazi dute Berango (Bizkaia) eta Getxo (Bizkaia) arteko eremu basotsu bat hustu dutela, BI-637 autobiaren ondoan. Izan ere, 2023ko urritik, bertan sortutako zenbait kokalekutan bizi izan dira ia 100 pertsona migrante. Jatorri magrebtarrekoak dira denak, itxura denez.

Badirudi polizia-indarrek duela aste gutxi jaso zutela aipatutako pertsonak egonleku horietatik kanporatzeko agindua. Kanpin-dendak izan dituzte bizitokitzat, lursail pribatu batean jarrita. Zenbait hedabideren arabera, partzela horren jabea izan da Poliziari abisua eman diona eta pertsona migranteak botatzeko eskaera egin duena.

Polizia-indarrek egonleku prekario horietatik bota dituzten arren, inork ez die kanporatutako lagun guztiei bizitoki-alternatibarik bermatu, antza. Deia egunkariak berak aitortu du, esaterako, "saturazioa" nagusi dela "Uribe Kosta eta Getxo inguruko laguntza-baliabideetan", eta horrek "galarazi" egiten duela, "momentuz", "bazterketa soziala jasateko arriskuan dauden pertsona horiei estaldura handiagoa eman ahal izatea".


Pobrezia kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Pribilegioa

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.