Tubacexeko kaleratzeak balioagabetu ditu Auzitegi Nagusiak

  • Tubacexen Aiaraldeko bi lantegietan egin dituzten EEEak eta 129 kaleratzeak balio gabe utzi ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Langileak berriz onartzera behartuta dago zuzendaritza, baina helegitea jarriko duela aurreratu du dagoeneko.


2021eko uztailaren 6an - 12:23
Azken eguneraketa: 14:26
Argazkia: Aiaraldea
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekainaren 21ean eta 22an egin zen epaiketa, eta iritsi da ebazpena: Auzitegiak ez du onartzen lanpostuak suntsitzea dakarren neurririk, “ez baitago EEEa aurkezteko eta langileak kaleratzeko arrazoi nahikorik". Pandemiak eragindako egoera puntuala ezin dela langileen kaleratze bilakatu defendatu izan du enpresa batzordeak.

Helegitea

Enpresako zuzendaritzak langileak berriz ere onartu beharko ditu, baina Madrilgo Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztuko duela iragarri du. Zuzendaritzak ez du ulertzen zergatik ez den hartu aintzat "Oil&Gas sektoreak energia-trantsizioak eta deskarbonizazioak eragindako negozio-eredua nabarmen aldatu duela".

Borroka irmoa

Otsailean hasi zuten langileek greba mugagabea, eta ordutik tinko aritu dira euren eskubideen alde borrokan. Ezagunak dira burutu dituzten ekintza eta piketeak, eta beraien aurka egin izan du Ertzaintzak, behin baino gehiagotan.


Langile borroka kanalean gehiago
2026ko apirilaren 29
Itzaletik argira
Pankarta hori… (1979)

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.