Tubacexeko grebalarien kontra egin du Ertzaintzak Amurrioko epaitegi aurrean

  • Ertzaintzak gutxienez Tubacexeko langile bat atxilotu eta beste hainbat zauritu ditu ostegun eguerdian Amurrion, pikete batean parte hartzeagatik epaile aurrean deklaratu behar zuten lankideei elkartasuna adieraztera hurbildu direnean.

Ertzaintza hiru bider oldartu da langileen kontra Amurrioko epaitegiaren atarian (irudia: Aiaraldea.eus)

2021eko ekainaren 17an - 16:07
Azken eguneraketa: 18:34
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Martxoaren 25ean pikete batean parte hartzeagatik deklaratzera deituta zeuden ostegun honetan Tubacexeko hainbat langile. Lantegian denbora luzez greban eta borrokan ari diren lankideak Amurrioko epaitegira gerturatu dira elkartasuna adieraztera.

Tentsioa areagotuz joan da, Ertzaintzak epaitegi aurretik kanporatu nahi izan dituenean –maiatzean toki berean egnidako antzeko protesta batean trabarik ez zela egon azaldu dute langileek–. Aiaraldea.eus-ek azaldu duenez, Ertzaintzaren Brigada Mugikorra iritsi denean hiru aldiz oldartu da borrekin langileen kontra. Irudietan agenteak ostikoka ere ikus daitezke.

Langileetako bat atxilo eraman dute eta beste hainbat zauritu ditu oldarraldiak, haietako zenbat anbulategian hartatu behar izan dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude