Tubacexeko enpresa batzordeak ohartarazi du ekoizpena geldituko dutela segurtasun neurriak betetzen ez badira

  • Astelehen goizean fabrikako zenbait zonaldetan gelditu dute ekoizpena koronabirusaren aurrean hartutako segurtasun neurriak bermatzen ez zirelako. Zuzendaritzak adierazi du ez duela ekoizpena geldituko.


2020ko martxoaren 17an - 08:14
Tubacexeko langileak, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Tubacexeko langileen batzordeak premiazko bilera egin du Tubacexeko zuzendaritzarekin, koronabirusa dela eta hartu beharreko neurrien inguruan hitz egiteko. Segurtasun neurrian faltan, ekoizpena “berehala” geratzeko eskatu diete sindikatuek enpresako buruei, baina hauek erantzun dute ez dutela ekoizpena eteteko asmorik. Horrez ordez, ezarritako protokoloak betetzea eta langileen segurtasuna arriskuan jarriko lukeen ekintzarik ez egiteko deia luzatu du zuzendaritzak.

Langileen ordezkariek azaldu dutenez, hauek dira zehaztu diren segurtasun neurriak:

  •     Epi eta maskarak erabiltzea horietako beharra dagoen postuetan.
  •     Laneko elementu guztien garbiketa bermatzea.
  •     Behargin guztien arteko 1,5 metroko distantzia uneoro mantentzea.
  •     Aurreko egunetan beharginei entregatutako protokoloetan agertzen diren jarraibideak betetzea.

Komiteak ziurtatu du protokoloaren edozein urraketa salatuko duela, "arauak betetzen ez badira geratzeko eskubide eta betebeharra dugu”.

Aiaraldea hedabideak jakin duenez, astelehen goizean Amurriko fabrikako atal batean ekoizpena gelditu dute jarduera segurtasun irizpideak mantentzen ez zirelako. Antza, maskarak eta desinfektatzaileak falta ziren eta horregatik "pilger" sekzioko lana eten dute. Atal hori Amurrioko garrantzitsuena da.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude