Ez doa negu goxoa aurtengoa. Handik eta hemendik galdezka ari zarete: gripeak egurra emandakoan zein sendabelar den suspergarria, ospelentzat zein zen ukendua, xarabea gehiegi hartzitutakoan bota egin behar al den, eztularentzat zer egin... Gauza harrigarririk ez, neguko gaixoaldiei aurre egiteko botikina nola prestatu gaitzek beraiek, biziak, erakutsiko digute.
Beste botikin bat daukat nik buruan, ordea. Telebistako eta sare sozialetako irudietan inon ikusten ez dudan botikina, hura ere txikitua eta ezkutatua izango dutelako nonbait. Joan den udan Santio-belarraz (Hypericum perforatum) idatzi nuenean gerrek sortzen dituzten min anitzak aipatu nituen eta konturatu naiz badela min horien artean ezagutzen ez nuen min bat. Pantailaz hona ikusitakoak ematen didan mina, kolpatua sentitzeraino, tarteka Santio-belarra hartzeraino.
Palestinatik datozen irudiez ari naiz, infernutik egunero jasotzen dugun lekukotza horretaz.
Ez naiz gauza palestinarrei ezer esateko baina badaukat gauza bat juduei esatekoa eta beraien ospakizun batekin du zerikusia. Hil honen 25ean ilargi betearekin Tu Bishvat ospatuko dute, zuhaitzen eguna, Talmudean aipatzen den lau Urteberrietako bat (bai, urtean lau Urteberri ospa litezke). Ezagutu nuenetik liluratu izan nauen ospakizuna, santuz eta Ama Birjinez (noizbait) garbitutako egutegi berri batean gustura jarriko nukeen jaia.
Naturaren festa da Tu Bishvat, aire librean ospatzekoa, zuhaitzak landatuz eta hauei bedeinkazio bereziak emanez; arbola sendo, noble eta emankorrak izan daitezen, fruitu asko eman ditzaten baina ez hori bakarrik, egun honetan fruitu arbolen fruituak jatea ere derrigorra da. Esker ona adierazteko modurik onena izaki zazpi fruta jan beharra dago; pikuak, datilak, granadak, mahatsa… Freskoak zein lehortuak baina jan eta kantatu, biak egin behar dira.
Eta badakit egingo duzuela, zuen Jainkoaren legea obeditzen oso txintxoak zaretelako. Baten batek esan beharko dizue ordea zuen Torak esaten duen honako hau: natura errespetatu egin behar dela, baita gerra garaietan ere (Deuteronomio 20:19). Bi aldiz idatziko dizuet: arbolak eta basoak ezin dira suntsitu gerra garaietan eta are gutxiago orain, negurik gordinenean, barruan duten bizi indarra esnatzen hasiko delako eta hemendik gutxira barruko izerdia gorantz hasiko zaielako.
Hemendik esandakoak ez dizue askotarako balioko baina hau idazten duena dotriñara joan zen komunioa egin aurretik eta Testamentu Zaharreko Jainko zakar hari beldurra eduki behar zitzaiola ikasi zuen; han dena baitzen zigor, izurrite, gerra, gaitz eta maldizio. Beraz Tanakharen lehen bost liburuak berrirakurtzea gomendatzen dizuet, zer datorkizuen akorda zaitezten.
Zuen Jainkoa bere hitza betetzekoa bada zigorra datorkizue, baina naturak ez dizue zigorrik ekarriko. Naturak zuentzat eta palestinarrentzat ekarriko ditu berriz ere sendabelarrak. Arbendolondoak denontzat loratuko dira. Eraitsi dituzuen etxeen harri pilatan jaioko dira pareta-belarrak (Parietaria judaica), espaloi zirriztuetan txikori-belarrak (Taraxacum officinale) eta plantaina (Plantago lanceolata) eta txikitu dituzuen ospitaleen atarietan pasmo-belarra (Lysimachia arvensis). Lau horiekintxe osatu daitezke barneko eta kanpoko zauri batzuk, oxala handiena, gorrotoarena.
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Altri multinazionalak Europako zelulosa lantegi handienetakoa eraiki nahi du Galizian, Palas del Rei herrian, lyocell deituriko zuntz "jasangarria" ekoizteko. Eukaliptoak, ura, moda-industria indartsua eta oligarkia politiko diruzalea. Dena du alde horretarako. Dena?... [+]
Uztailaren erdialdean aurkeztu zuten 2027tik aurrera Europako Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) izango dena, eta proposamena izugarria da: NPBaren egitura desegitea eta azken urteotan lortutako aurrerapen urriak suntsitzea.
Silurikoan sortu omen ziren, kontuak atera! Duela 400 milioi urte edo gehiago. Beraz, planetako lurretan azaldu ziren lehenetako animaliez ari gara, ez da txantxetarako kontua. Eta oraindik txantxa gutxiago, garai hartako espezie batzuek luzeran bi metro ere bazituztela jakinda... [+]
Garuna dirudi, bai, intxaur alearen mamiak. Garun bikoitza. Alearen edo garauaren barrukoari “intxaur-mami”, “intxaur-ister” eta “intxaurki” esaten zaio.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako 250 sagastietan hasiak dira jada sagar biltzen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagozkien iazko datuekin alderatuta, uzta handiagoa izango da aurten. Orotara sei-zazpi milioi kilo biltzea aurreikusten dute, datu zehatza urte bukaerarako izango... [+]
Sarraskiak ez du etenik Palestinan, eta lurraldeko txoko guztietara hedatzen ari da. Uztailaren 31n, Hebrongo (Zisjordania) Hazien Bankuaren Ugalketarako Unitateari eraso zion Israelek; bulldozer eta makineria pisutsuarekin bertako instalakuntza eta azpiegiturak suntsitu zituen... [+]
Udazkeneko zenbakia aste honetan jasoko dute ARGIAko kideek, edo berariaz Bizi Baratzeako kide egin direnek.
Abuztuaren amaieran azaltzen da, baina iraila du gogokoen. Udazkena hemen dela berritzen digu urtero. Udazkenari kolore bidea erakusten dio. Guri, ahoko zeruak jasota duen lurrinen bilduma erraldoiaren miaketa azkarra egin eta urteroko uztaldi nagusiaren dasta bitxienetakoa... [+]
Sugea ikusi orduko: “Sugegorria!”. Telesforo Aranzadi zenak esaten baitzuen, begiek ez dutela ezagutzen dutena baino ikusten. Eta sugegorria ezagutu, ezagutzen dugunez (entzunaz, sikiera), hori bera izaten da joera: ikusten dugun suge oro sugegorria dela iruditzen... [+]
Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]
Dei batek dena alda dezake. Eguna bai, bederen. Hurrengo orduetako martxa, sikiera. Ourensen dagoen lagunak jasotzen du Noainen dagoen Lugoko lagunaren deia. Dei bakar batek ekarri zituen Galizako elkarte bateko zortzi artzain eta ahuntzain bat etxera. Zoragarria izan zen... [+]
Bada Garde. Urrutira gabe hor dago, urrutieneko mugaren guardan. Umetan ezagutu nuen Garde, ez dut gogoan zenbat urte nituen, baina landatuta geratu zitzaidan han ikusi nuena.-
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]