Abuztuaren amaieran azaltzen da, baina iraila du gogokoen. Udazkena hemen dela berritzen digu urtero. Udazkenari kolore bidea erakusten dio. Guri, ahoko zeruak jasota duen lurrinen bilduma erraldoiaren miaketa azkarra egin eta urteroko uztaldi nagusiaren dasta bitxienetakoa berritzen digu. Iraila larrazkeneko maiatza, dio esaerak. Orain jasotzen ari garen uzta maiatzean loratu zen. Gure lurraren ikuskeraren arabera, maiatzetik maiatzera borobiltzen ditu uzta kontuak, eta uzta aleak, fruituak, borobil antzekoak dakartza.
Sagar bat da. Malus x domestica. Ea ondo deskribatzen asmatzen dudan. Tamaina handi samarreko aleak izaten dira, tartekoak ere bai, baina ederrak nagusi; borobil antzekoa baina esferatik urruti eta mutxikinari elkarzuteran begiratuz gero zapala, alde batean are zapalagoa izan ohi da; txortenetik erreparatuz mutxikinaren eran soslai koskaduna eta inguru irregularra ditu, mutur edo kantoi nabarmenekin eta hirukia eta laukiaren arteko forma izateraino; azala lodia du, oso lodia, berea ez balu bezala, ama sagarrondoak, kalean bizi behar eta, gainetik zira sendo, irmo, gogorra jantzi izan balio bezala, hondo horia eta marra berde eta gorrizko zira; motx-moztaka borobil eta mamitsua, portzierto, mami jangarria duen txortenaren bueltako zulo sakon samarrean, iduneko eder, txorten-zuloaren inguruko sorbalda erabat hartu eta areago zabaltzen den punta askoko izarra du, azalean lizpaper finena dirudien laztura mehe arre kolorekoa, “russeting” izenarekin ezagutzen dena; zenbait aletan laztura hori azpiko lorearen arrastoari eusten dion zulo ia lauan ere azaltzen da, lorea zenaren arrasto diren sepalo hiruki gogorren eta horien tarteko begi txiki erdi itxiaren edergarri; azaletik bereizezina den argizari edo liga tankerako gaia du, gantzu mehe batek goi eta behe ipurdiaren eta txortenaren zuloetako beheko barreneraino estaliko balu bezala, hori duten beste sagar gehienek baino nabarmenagoa, eta berezkoa naturala izatez berenezko propioa, ez dendaratzerako sagartzar txarrek kamioira sartu aurretik hartzen duten argizari dutxan itsatsitakoa, distira itsutzailea eta erlantz artifiziotsua besterik ematen ez dizkiena; gure sagarra eskuan hartutakoan gai inkakor horrek usaina eransten du, eta ez nolanahikoa, belar hezea eta belar ondua biak uztartuta karretoan lekarketen usaina, garai batean uzta biltegi zen ganbara mandio garaiko usaina, bizitzako gauza jareinen eta emozio lizun gozoen lurrinak gogora dakartzana, usnatuko bazenu pituitariak ahoko zeruko lurrinen bilduman azkar asko zizelkatuta kobrutan ipiniko lizukeena, eta beidozu ez duzula berehalakoan galduko, santa sekulan. Honezkero hortzak izerditan tentazioa mendean eutsi ezinik amua irensten baduzu, kosk egiterakoan igarriko duzu azalaren potentzia, eta azpian haziak jagoten erraz kraskatzen ez den mamia, zurietan zuria, tentea eta kurruskatsua; ezagutzen dudan sagar heze eta zukutsuenetakoa, heldu aurretik ahoan lehertzen den garrazki finen gazi punttuko dasta duena eta heldutasunean gozoegi eta mamia deseraiki fofotu eta grazi handirik gabekoa. Sagardogintzan ere ez da edozein sagar betegarri txoro.
Urte sasoi honetan gehien gustatzen zaidan sagarra da eta Pelestrina du izena. Pelestina eta Palestina esaten dionik ere bada. Hibrido bat da, nahasketa bat, gu denok bezala, eta Palestinatik omen datorrela entzun izan da. Sagar bat, Euskal Herriak inoiz izan duen kultur mozkinik garrantzitsuena; hurrarekin (Corylus avellana) batera gure iraupenaren zutabeetako bat. Hibrida gaitezen palestinarrekin. Izakeran aipatutako aberastasun hori dena duen sagar bat eman digun lurrari eta kulturari zer ez diogu bada zor? Dena. Direnak eta ez direnak.
Sugea ikusi orduko: “Sugegorria!”. Telesforo Aranzadi zenak esaten baitzuen, begiek ez dutela ezagutzen dutena baino ikusten. Eta sugegorria ezagutu, ezagutzen dugunez (entzunaz, sikiera), hori bera izaten da joera: ikusten dugun suge oro sugegorria dela iruditzen... [+]
Dei batek dena alda dezake. Eguna bai, bederen. Hurrengo orduetako martxa, sikiera. Ourensen dagoen lagunak jasotzen du Noainen dagoen Lugoko lagunaren deia. Dei bakar batek ekarri zituen Galizako elkarte bateko zortzi artzain eta ahuntzain bat etxera. Zoragarria izan zen... [+]
Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]
Bada Garde. Urrutira gabe hor dago, urrutieneko mugaren guardan. Umetan ezagutu nuen Garde, ez dut gogoan zenbat urte nituen, baina landatuta geratu zitzaidan han ikusi nuena.-
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]
Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]
Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]
Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]
Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.
Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]
Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]