Lurtaro elkarteak "Egungo elikadura errealitatetik agroekologiarantz" mahai-ingurua antolatu du Tolosan, maiatzaren 26an. Bere esperientziatik mintzatuko dira zereal ekoizlea, fruitu ekoizlea, abeltzainak eta gaztagileak. Lurtaro elkarteak 300 bazkide lortu nahi ditu denda kooperatiboa abiatzeko eta mahai-inguru honetan ere egongo da bazkidetza egiteko aukera.
Alfredo Alonso Arabako zereal ekoizle eta abeltzaina; Mikel Kormentzana Bizkaiko fruitu ekoizle eta abeltzaina; Gotzone Sestorain Nafarroako gaztagilea eta Aitor Aranburu Gipuzkoako abeltzain eta gaztagilea arituko dira egungo elikaduraren errealitatea aletzen eta agroekologiarantz eman daitezkeen urratsak azaltzen.
Tolosako Zerkausian izango da mahai-ingurua, maiatzaren 26an, 18:30ean.
Lurtaro Tolosaldean elikadura burujabetza eta agroekologia bultzatzen dituen elkartea da. "Elikadura katea berrantolatzeko proiektu zehatz eta praktikoak" martxan jartzea da bere helburua, eta horretarako, eskualdeko ekoizle nahiz herritarren arteko sarea josten du.
Orain kooperatiba bat martxan jartzea du asmo, eta horretarako 300 bazkide bilatzeari ekin dio. Kooperatiba honen lehen ekimena denda kooperatibo bat sortzea izango da, eta denda honek batetik biltegi funtzioa beteko du "Tolosaldeko kontsumo beharrei ekoizpen antolatuaren bidez erantzuteko", eta bestetik erosketa puntu fisikoa izango da.
Garazi Zabaletak azaldua du ARGIAn Lurtaro ekimenaren berri.
Hemen irakur daiteke Lurtaro proiektua zer den eta bertan dago bazkidetza egiteko aukera.
Lurtaro kooperatibaren bazkidetza kanpaina martxan!
Erronka handiak ditugu, eta horiei aurre egiteko, gutxienez 300 bazkide laguntzaile behar ditugu. Zu behar zaitugu.
Sartu https://t.co/ruXoH0wzaj webgunean eta egin zaitez bazkide Lurtaro ernaldu dadin! #300ernaldudadin pic.twitter.com/rXUjr96Ppo
— Lurtaro elkartea (@LURTARO_) May 16, 2022
Elorrioko Zenita auzoko Zenitaldekoa baserrian bizi dira Markel Garaizabal Buldain eta Berenice Lopez Reyes. Baserrian, eta baserritik. “Duela hamar bat urte hasi ginen familiako baserrian lanean, hasieran batez ere ortuan. Gerora, bi urtez bidaiatzen egon ginen, baina... [+]
Agroekologia baserritarrek eta herritarrek elkarrekin egin beharreko bidea dela sinetsita, uda honetan ere Etxalde bisita kanpaina abiatu du Eukal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboak.
Maiatzaren 15etik 22ra elikadura burujabetzaren aldeko ekimen kolektiboa den Elika Bilbo egiten ari dira, talde hauek antolatuta: Labore Bilbo, Ekologistak Martxan, Bizilur eta GITE-IPES. Honen baitan, gehiengo sindikalak elkarrekin adierazpen bat plazaratu du maiatzaren 19an... [+]
Gasteizko auzo okupatuko lurretan ortua egiteko lursail bat hartu dezakete herritarrek. Hainbat dozena baratze martxan dira jada, eta kopurua handitzeaz gain proiektuaren izaera komunitarioa indartu nahi dute orain.
Errigorako kanpainaren eskari kopurua %20 hazi da, iazko datuekin alderatuz gero.