Tolosak Azoka baimendu du baina supermerkatuenak baino baldintza gogorragoekin

  • Hilabetez etenda eduki ostean, Tolosako Udalak baimendu du larunbateroko azoka historikoa egin ahal izatea. Baina baserritarrei eta artisau ekoizleei –eta baita bezeroei ere!– ezarri dizkien neurri eta baldintzak askoz zorrotzagoak dira Zerkausitik edo Beotibar frontoitik metro gutxitara dauden supermerkatuei eta beste dendei ezarritakoak baino.

Tolosako Zerkausian apirilaren 18an. (Argazkia: Tolosako Udala)

2020ko apirilaren 19an - 07:13

"Egin da Tolosako azoka" hasi du bere kronika Eneritz Maizek Tolosaldeko Atarian, eta egia da albiste nagusia horixe zela: Tolosak bere azoka famatua egin ahal izatea. Baina beren mozkinak saltzera etorritako nekazari eta ekoizleei bezala hurbildu nahi zuten erosleei ezarritako baldintzak benetan nabarmentzekoak izan ziren atzo, bai merkatuaren ohiko gune nagusia den Zerkausian eta bai horretarako egokitutako Beotibar frontoian. Larunbat askotan Zerkausian kazetari honekin topo egiten duen herritar batek komentatu digun moduan: "Kontraste galanta egiten zuten Tolosako hainabat salguneren atariek: supermerkatu eta janari-dendek asteotan normaltzat jotzen dugun itxura zeukaten bitartean, bazirudien azokan sartu nahi genuenok arrisku bereziko guneren batera gindoazela".

Zerkausira edo Beotibarrera hurbilduz gero, sartzeko ilaran itxaron, gainerako supermerkatuetan bezala... udaltzain baten zaintzapean. Sartu aurretik Babes Zibileko kide batek maskara ematen dizu, plastikozko eskularruak eta... eskuak garbituarazi. Sartu ate batetik, irten bestetik. Horrelakorik nekez duzu ikusiko Super-BM, Eroski edo Carrefourreko atarian, non ez den derrigorrezkoa maskararik, ez sarreran eskuak garbitzen dizkizun babes zibileko uniformedunik eta, sarritan, ezta elkarrenganako errespeto handirik ere haietako apalategien artean.

(Argazkia: Tolosako Udala)

Eta gero merkatu barruan sartuta, baserritarrak elkarrengandik urrunduta maixu txarren batek zigortu balitu bezala. Hau, egia esan, beste azoka askotako argazkietan ere ikusi dugu eta ohitu egin gara; gaizki ohitu ordea, ez baita horrelakorik gertatzen ez Tolosako eta ez Euskal Herriko komertzio gehienetan. Zer daukate bi baserritarrek txarretik elkarrengandik urrunarazteko supermerkatuetako bi dendarik ez bezala?

Bestalde, bezeroei dagokigunez, hain arrisku handia eduki behar du baserritar susmagarri horiengana hurbiltzeak, ezen eta supermerkatu modernoekin konformatu gabe azokara joaten tematzen diren herritarrak indar bereziz babestu nahi baititu Tolosako Udalak.

Irakurri baldintzak udalaren agirian: "Mugikortasuna murrizten duen dekretua indarrean egonik, etxetik hurbilen dagoen gunera joan beharko da erosketak egitera; hau da, ezingo da gune bietara joan. (...) 70 urtetik gorako pertsonek ezingo dute salmenta-guneetara gerturatu, arrisku talde nagusia izanik, etxean geratu behar dutelako". Horra deskonfinamendu faseen adin-tarteak nola erabaki dituen Tolosako alkateak Pedro Sánchezen zain egon barik.

Laburbilduz, lehendik nabarmena baldin bazen jende gaztearen kontsumitzeko erak aldatuta zaila zela horiek azoketara eramatea, orain 70etik gorakoei hurbiltzea bera debekatu die Tolosak.

Baretuko da izurri hau ere eta hilabete baino lehen itzuliko gara Tolosan bizilekua ez dugun asko Zerkausiak eta Berdura plazak eskaintzen duten aukera zoragarria gozatzera eta sentitzera. Eta poztuko gara bisitatu eta erosiz baserritar zaharrei bezala urteotan azaldu diren baserritar berri gazteei. Guretzako ekoizleok zerbait gehiago baitira, turistak erakartzeko figurante folklorikoak baino.

(Argazkia: Tolosaldeko Ataria)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude