Terrazak irekitzen hasi dira Nafarroako tabernariak

  • Nafarroako tabernariek terrazak irekitzen hasi dira. Nafarroako Gobernuaren dekretuak gaueko 21:00 arte irekita izateko aukera ematen du, neurri eta babes bereziekin. Lokalen barrualdea irekitzeko ordea, abenduaren 17ra arte itxaron behar izango dute.

Argazkia: eitb.eus

2020ko azaroaren 27an - 10:06

Nafarroako ostalaritzako establezimenduetako tabernariak terrazak irekitzen hasi dira, 35 egun itxita egon ondoren. Taberna eta jatetxeen barrruko espazioak abenduaren 17ra arte ezin izango dira ireki.

Sektorearen itzulera arautzen duen Foru Agindua eta haren baldintzak bete beharko dituzte tabernariek. 21:00ak arte zabalik egon daitekezke terrazak eta zerbitzuak etxez etxe eskaini ahal izango dituzte 22: 30ak arte. Mahai bakoitzean gehienez lau pertsona egongo dira, 80 zentimetroko aldea gainditzen duten azaleretan, eta kasu guztietan eserita egon beharko dute.

Jolas parkeak ere irekita 

Azken asteetan itxita egon dira haurrentzako jolas-parkeak Nafarroako hiriburuan. Terrazen irekiararekin batera, parkeene ere etorri da. Babes neurriak oinarri hartuta, gehienez 20 haur egotea baimenduko du Iruñeko Udalak haur-parkeetan.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude