Tabernak 21:00etan itxiko dira Nafarroan eta ezingo da erre terrazetan

  • Saltoki ertain eta handietako aforoa %30era jaitsi da halaber. Txikietakoak %40an jarraitzen du. Horrez gain, eremu publikoan ezingo da erre, adibidez tabernetako terrazetan edo erretzailea mugimenduan dagoenean. Erretzaileak geldi dagoela erre beharko du. Tabernak 21:00etan itxiko dira. Horiek dira asteazken eguerdian Nafarroako Gobernuko heledunek prentsaurrean jakinarazi dituzten murrizketa esanguratsuenak.


2021eko urtarrilaren 13an - 13:00

Nafarroako itxiera perimetralak bere horretan jarraituko du eta gaueko etxeratzea 23:00etatik eta 6:00ak arte mantenduko da. Tabernei dagokienez, terrazek irekita jarraitzen dute eta barruan bakarrik espazioaren %30 bete ahal izango da, orain arte bezala. Lan munduari ere aholkatu diote, lantokietako sarrerak eta irteerak mailakatuak izan daitezela, horrela garraioan jende pilaketak saihesteko. Neurriak datorren ostiralean sartuko dira indarrean eta urtarrilaren 28an berrikusiko dira.

Lau alerta maila daude Nafarroan eta une honetan hirugarrenean dago egoera, arrisku altuan. Azken egunetan kutsatzeek gora egin dute eta 200eko kopuruetara iritsi dira, atzo bertan 183 kasu (%7,5eko positibitatea) eta Javier Remirez gobernu bozemailearen esanetan, “datu horiek onartezinak dira”.

Horrela geratzen dira, beraz, gainerako eremu nagusiak:

Pertsonen elkartzea: Eremu pribatuan, gehienez bi bizikidetza unitate eta sei pertsona. Eremu publikoan, gehienez sei pertsona.

Tabernak: Terrazak %100ean irekita. Barnealdeak ere irekita jarraitzen du, %30ean. Barran ezin da kontsumitu, mahai bakoitzeko lau pertsona, edo 6ra arte, mahaiaren ezaugarriek 1,5 metroko tartea gordetzeko aukera ematen badute.

Hotelak eta aterpetxeak: Eremu komunak %50ean bete ahal dira. Literen %30a erabili ahal izango da eta gelen %50a.

Kultur mundua: Zinema, antzoki, auditorium eta kontzertu aretoak %50 bete ahalko dira gehienez. Museoak, liburutegiak eta erakusketa gelak %50 ere bai.

Kirol jarduerak. Kanpoko kirol instalazioak %45, gehienez 15eko taldeak osa daitezke. Barneko instalazioak %35. Zuzendutako kirol-jarduerak: 15 laguneko taldeak aire zabalean eta 10 lagunekoak barruan. Igerileku estalietan aforoa %50 murrizten da.

Bestelako espazioei buruzko informazio gehiago nahi duenak, Nafarroako Gobernuaren webguneko atal honetan egin dezake kontsulta.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude