Sukaldea eraikiko dute Durangaldeako hiru ikastetxe publikotan

  • Atxondoko eta Zaldibarko eskolek eta Iurretako Juan de Orobiogoitia institutuak sukaldea izango dute udatik aurrera, eta Durangoko Zabalarra eskolan 2022ko udan hasiko dira eraikitzen, Gure Platera, Gure Aukera taldeak jakinarazi duenez.


2021eko urtarrilaren 15ean - 13:23
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lau ikastetxeak proiektua idazten, kontratatzen eta gainbegiratzen ari dira eta oporraldia baliatuko dute obrak egiteko.

Pasa den urrian jakitera eman zutenez, Durangaldeko ikastetxe hauez gain sukaldearen aurre-proiektua ere esku artean dute Beasaingo Murumendi eskolan eta Lantziego ikastolan Haur Hezkuntzako eraikin berriak sukaldea egiteko espazio izango du. Bestalde, Bilboko Karmelo ikastolako sukaldearen obraren inguruan Hezkuntza Sailak hartuko duen erabakiaren zain dira.

Zazpi ikastetxe publiko hauek dira Eusko Jaurlaritzaren "2019-2023 Azpiegituren Plana" dokumentuan jasota zeuden obrak. "Poliki-poliki eta hainbat urtetako lanaren ondorioz, sukaldeak errekuperatzen ari gara ikastetxe publikoetan", diote eskola-jantoki osasuntsua eta bertako produktuekin osatuta eskatzen duen Gure Platera, Gure Aukera taldeak. Orain, beste ikastetxeei bidea irekitzea geratzen dela gaineratu dute.


Eskola jantokiak kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 12
Ikastetxeetan Elikadura Osasuntsu eta Jasangarria Sustatzeko Espainiako dekretua
Beste behin ere... ezer ez aldatzeko

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.