Duela lau bat urte, pandemia aurretik, Donostiako Herrera auzoko zenbait lagun sukalde komunitario bat sortzeko ideiarekin elkartu ziren. “Auzoko elkarte gastronomikoak hutsak egoten dira astean zehar, eta horiek aprobetxatzea zen hasierako ideia”, azaldu du Unax Seges Intxausti proiektuko kideak. Elkarte gastronomikotik erabilpen gutxi zuen auzoko zahar-etxeko sukaldera pasatu ziren gero, baina hasierako filosofia berarekin segitu dute bertan: asteroko menuak eskaintzea, hurbileko produktuak erabiliz, modu etikoan sukaldean prestatuz eta komunitatearekin zuzeneko harremana bultzatuz. Ez dute Herrerako esperientzia kasu isolatu bat izatea nahi, ordea, eta eredua zabaltzeko asmoz eta antzeko proiektu gehiago pizteko, sukalde komunitarioen konfederazioa sortzen ari dira. Basajaun izena du elkarteak.
Menu desberdinak proposatzen dituzte Herrerako sukaldeko kideek, eta bazkideek aldez aurretik egiten dituzte eskaerak. “Horrela, badakigu zehazki zenbat menu prestatu behar ditugun, eta erosketa horren arabera planteatzen dugu, soberakinik ez izateko”, azaldu du kideak. Garaiko eta bertako produktuak darabiltzate, tokiko denda txikietan egiten dituzte erosketak, ahal den neurrian. Herreran 230 bazkide inguru dira sukaldean, baina eskaera finkoak egiten dituztenak 35 bat direla kalkulatu du kideak. Herreratik Grosera ere zabaldu zuten ekimena, eta han, beste hainbeste bazkide finko dituzte. “Guztira 70 bat menu egiten ditugu astero, baina beste hainbeste egiteko ahalmena badugu, beraz, zabaltzea da ideia”, gehitu du.
Astelehenero eskaintzen dizkiete menuak bazkideei, eta horiek, plataforma baten bidez egiten dute hurrengo asteko menuen eskaera. Lau eta zortzi plater artean aukera ditzakete, eta postreren bat ere gehitu dezakete saskian. “Hurrengo astean, behin menuak prest egonda, horien bila datoz bazkideak. Momentuz, Herrerako zahar-etxean eta Groseko Marruma elkartean ditugu puntuak”. Menuak astelehen eta asteazkenetan prestatzen dituzte, eta banaketa, berriz, astelehen arratsaldean, astearte goizean, asteazken arratsaldean eta ostegun goizean egiten dute. Bost lagun ari dira lanean sukalde komunitarioan, jardunaldi mota desberdinekin. “Asmoa da bost horiek lan finkoa izatea, baina poliki-poliki goaz”, dio.
Urteotako Herrerako esperientzia beste auzo eta herri batzuetara eramateko modukoa dela uste dute proiektuko kideek, eta horregatik erabaki dute duela gutxi sukalde komunitarioen konfederazioa sortzea. “Gure esperientziak, tresneria eta ezagupenak jendeari zabaldu nahi dizkiogu, baita koordinazioa ere”, dio kideak. Beste kontsumo eredu baten aldeko ekimenak bultzatu nahi dituzte, sukalde komunitario txiki gehiago sortzen lagunduz. Momentuz, menuen banaketa Oreretara zabalduko dute, bazkidetza kanpaina betean daude han; eta Egian ere, gauza bera planteatzen ari dira. “Kamera hotz bat egon daitekeen tokietan muntatu daiteke banaketa puntua. Hori, hasteko. Bigarren ideia komunitate berriak sortzea da, sukaldean egiteko toki propioarekin”, azaldu du.
Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]
Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]
Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]
Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]
Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]
David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]
Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak bultzatu duena. “Sektorean egindako ikerketatik,... [+]
Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten ari da ezpeldietan azken urteotan, eta espeziea babesteko eta... [+]
Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]