10 urteko su-etena lortzeko erresistentzia palestinarraren hamar baldintzak


2014ko uztailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Yihad Islamikoak uztailean Gazan emandako prentsaurreko baten irudia (Efe) Yihad Islamikoak uztailean Gazan emandako prentsaurreko baten irudia (Efe)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ondorengo 10 puntutako zerrenda bitartekaritza lanak egiten ari den Egiptoko Gobernuari helarazi zaiola zabaldu da:

1) Bi aldeek gerrarekin amaitzea. Tankeak lehengo haien posizioetara eramatea. Nekazariak mugetako nekazal guneetara itzultzea han lan egin ahal izateko.

2) 2014ko ekainaren 23tik hona atxilotutako palestinar guztiak askatzea. Preso palestinarren baldintzak hobetzea, batez ere Jerusalem, Gaza eta barrukaldeko (gaur egun Israel) presoena.

3) Gazako setioa bertan behera uztea eta mugetako pasabideak irakitzea jendea, janaria eta industriarako baliabideen elkartrukerako. Baita Gaza osoa elektrizitatez hornitzeko moduko indarretxe bat eraikitzea.

4) Nazioarte mailako itsas portu bat eraikitzea, baita Nazio Batuek eta lerratu gabeko herrialdeek ikuskatutako nazioarteko aireportua ere.

5) Arrantzan egiteko perimetroa 10 kilometrotara zabaltzea eta Gazako arrantzaleei arrantzarako zein kargarako itsasontzi handiagoak bermatzea.

6) Egipto eta Gaza arteko Rafahko pasabidea nazioarteko pasabide bilakatzea, Nazio Batuen eta zenbat herrialde arabiarren zaintzapean.

7) 10 urteko su-eten akordioa sinatzea, nazioarteko zaindariak mugetan ezarriz.

8) Palestinako aire-eremua ez urratzeko Gobernu okupatzailearen konpromisoa eta Al-Aqsa mezkitako fededunen baldintzak arintzea.

9) Okupatzaileak ez du Palestinako Gobernuaren aferetan parte hartuko eta ez du berraskidetze nazionala oztopatuko.

10) Mugaldeko industria guneak konpontzea, haien babesa eta garapena erraztuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarren aurkako genozidioa
Eguneraketa berriak daude