Spangherok berriro ekingo dio lanari, izen berriz eta langileen %40rekin

  • Nafarroa Behereko Lur Berri taldeko Spanghero enpresak berriro ekingo dio lanari, izen berriarekin: La Lauragaise. 230 langiletik, 135 kaleratuko ditu zaldi haragiaren eskandaluak egoera ekonomiko larrian utzi duen enpresak.


2013ko abuztuaren 1ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Frantziako Gobernuak zaldikiaren aferaren erruduntzat jo zuen Spanghero pasa den otsailean (Argazkia: theguardian.co.uk) Frantziako Gobernuak zaldikiaren aferaren erruduntzat jo zuen Spanghero pasa den otsailean (Argazkia: theguardian.co.uk)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zaldikia behi haragia bailitzan saltzea egotzi zitzaionean, bezero nagusiak eta haragia maneiatzeko lizentzia galdu zituen Spangherok. Langile guztiak kaleratu eta behin-betiko ixtear egon bazen ere, uztailaren 5ean berriro martxan jartzeko baimena eman zion Carcassoneko Merkataritza Epaitegiak.

Barthélémy Aguerrek zuzendutako Lur Berri kooperatibak 2009an erosi zuen kiebra egoeran zegoen Spanghero, euro sinboliko baten truke. 43 urtez kooperatibako kide izan den Sauveur Bachok taldearen gainbehera eta horrek eskualdeko nekazariengan izan duen eragina azaldu zuen urte hasieran rue89 webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
2025eko uztailaren 28
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

2025eko maiatzaren 21
Baratzegintza agroekologikoa
Iazko udako uzta txarretik bildutako irakaspenak

Eguneraketa berriak daude