“Semea ausart jokatzeko gai izan da eta sistemak mespretxuz tratatu du”

  • Leioako Gaztelueta ikastetxean sexu abusuak egin zituen irakasleari hamaika urtetik bi urtera jaitsi dio espetxe-zigorra Espainiako Auzitegi Gorenak, eta oso haserre mintzatu da biktimaren aita. “Epaiak arrazoia ematen digu, semea sexu abusuen biktima dela onartzen du, baina hori ez da nahikoa; iraingarria eta onartezina da auzitegiak pentsatzea gertakarietako batzuk ez daudela nahikoa frogatuta eta mesede eskasa egiten dio sexu indarkeriaren kontrako borrokari”.


2020ko irailaren 29an - 15:10
EITB
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Minduta hitz egin du Radio Euskadin Juan Cuatrecasasek. Jasotako babes mezuak eskertu ditu eta sexu gehiegikerien biktima guztiak epaiarekin oso haserre daudela gehitu du. “Ordua da Elizak etxeko lanak egin ditzan”. Ikastetxeari dagokionez, lehenengo minututik ez dela egon nabarmendu du. “Gaztelueta ikastetxeak eta Opusek dagokien erantzukizunari heldu behar diote”.

Semea lur jota dagoela ere kontatu du, ez duela halakorik merezi. “Prozesu honetan guztian ausart jokatzeko gai izan da eta sistemak mespretxuz tratatu du”.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.