Sasi-ekologikoa agroekologiaren etsai?

  • Krisi klimatikoaren inpaktu negatiboak hain agerikoak diren honetan, zeharka soilik kezkatzen gaituzte. Indar korrelazio bat dago, zeinak, behetik gorako proiektu agroekologikoak tentsio konstantean mantentzen dituen, eta “greenwashing”-aren bitartez, elikagai ekologikoen merkantilizazioa areagotzen duen.

Ohikoak dira ebidentzia zientifikoek begi aurrean jartzen dizkiguten agertoki paradoxikoak: gizakiaren jardueraren ondorioz, Lurraren bederatzi mugetatik sei gainditu ditugu eta hauek urratuz gero, orain arte ezagutu den bizitzaren jarraipena ez litzateke ziurtatuta egongo. Kontua da, badela indar korrelazio bat guri antzeko berriek zeharka soilik eragiteko, eta botere egiturak zalantzan jarri ordez, badirudi zaplaztekoak modu naturalean jasotzen ditugula.

Indar korrelazio horrek botere arrakalak handitzen dituen heinean, maila baxuenetik iristen diren egitasmoak tentsio betean aurkitzen dira Elikadura Sistema Hegemonikoaren logika aldatzeko inongo konpromisorik erakusten ez duten eragile pribatu zein publikoekin. Eredu ezberdinen arteko tentsio eta borroka eremuak egoteaz gain, eragile pribatu eta publiko horiek Agroekologiatik eraiki den diskurtsoa bereganatzeaz arduratzen dira, nahiz eta "nekazaritza klimatikoki adimenduaz", "intentsifikazio iraunkorraz", edo "presiziozko nekazaritzaz" ari diren.

Ez dugu atzera hainbeste urte egin beharrik antzeko gertaerekin topo egiteko. Elikadura Sistema Industrialaren eragin negatiboak murrizteko sortu zen zigilu ekologikoak hartu duen norabideari erreparatu beharko genioke. Esperientzia honek erakutsi digu elikadura korporazio handiek nekazaritza ekologikoaren araudia aldatzeko duten gaitasuna: nekazaritzan erabili ahal diren substantzien ordezkapen logikan oinarrituz, eskala handiko monolaborantza “ekologikoarekin” merkantilizatzeko eszenatokia sortu dute. Gaur egun, elikagai ekologikoen salmenta General Mills eta Danoneren eskuetan dago. Azken finean, Agroekologia nekazaritza industriala afinatzeko praktika gisa irudikatzen dute; desoreka (sozio-ekonomiko) estrukturalei heltzeko inongo interesik gabe.

Boterea gero eta esku gutxiagotan kontzentratzen duen indar korrelazio horrek, hainbat erakunderen babesa du, hala nola, gobernuena, komunikabideena, edo hezkuntza-sistemarena. Horrela, zaila suertatzen da instituzio publikoetatik Elikadura Sistema eraldatzea helburu duten proiektu Agroekologikoak epe luzean mantentzea, marko honetan kokatzen dugu azken urtean Nafarroako Nekazal Ekologikoaren Kontseiluari (NNPEK) gertatua. Konturatu gara, Nafarroako nekazari Agroekologikoen arteko elkarlana indartzeko gaitasuna erakutsi duen heinean, horniketa eta logistika zentro bat egituratuz (Ekoalde proiektua), edo Iruñeko haurreskoletako jangelak hornitzeko pleguetan irizpide Agroekologikoak ezarriz (Hemengoak proiektua), bat batean, pribatizazioari atea irekitzeaz gain, Kontseilua barrutik hustu egin dutela.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Agroekologia
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


2024-04-25 | Estitxu Eizagirre
"Lurra taupaka" festara deitu du Amillubi proiektuak, maiatzaren 11n

Laborantza lur emankorrak ondasun kolektibo bilakatu nahi ditu Amillubi proiektuak. Horretarako herritarren eta hainbat kolektibo eta erakunderen ekarpenak biltzen ari da eta maiatzaren 11rako egun osoko festa antolatu du Amillubin bertan, egitasmoari bultzada emateko.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Eguneraketa berriak daude