Sakanan, hondakinekin arduraz jokatzeko eskaera

  • COVID-19 koronabirusaren eragindako alarma egoera dela eta, Sakanako Mankomunitateak hainbat gomendio zabaldu ditu. Zalantzarik izanez gero, 900 730 450 telefonora hots egin, hz4@sakana-mank.eus posta elektronikora idatzi edo jarri harremanetan egoitza elektronikoaren bitartez www.sakana-mank.eus web orrian.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko martxoaren 20an - 11:30

Sakanako Mankomunitateak prebentzio neurri gisa bere Lakuntzako egoitza itxi du eta langileak etxetik lanean ari dira. Ibarreko erakundearekin harremanetan jarri edo tramiteren bat egin nahi duenak 948 464 867 telefonora hots egin dezake edo info@sakana-mank.com e-posta helbidera idatzi beharko du. Mank-eko presidente David Oroz Alonsok azaldu digunez, bi zerbitzu bermatu nahi izan dituzte. Batetik, ur hornidurarena. “Gutxieneko lanak beteko dira. Langileak banatuta lan egiten ari dira, ez kutsatzeko”. 

Bermatu nahi izan den beste zerbitzua hondakin bilketarena da. Mank-eko arduradunek ostiralean jakin zuten koronabirusak zerbitzua jo duela, horregatik zenbait langile etxean berrogeialdia pasatzen ari dira. “Osasun alarmari ezin genion gehitu hondakinak kalean utzita egotea. Udalei egoeraren berri eman genien eta erantzun ona eman digute. Esker oneko hitzak besterik ez ditugu haiendako. Lana atera da”. Bitartean hondakin bilketa zerbitzuko gaixo ez dauden langileak hainbat neurri hartu dituzte: aurpegi-maskararekin ari dira lanean ez kutsatzeko, kamioi bakoitzean lantalde bera ari da lanean, kamioien garbiketa, langile guztiak aldi berean bat ez egiteko 06:00etatik aurrera kamioiak 15 minutuero ateratzen dira hondakindegitik… 

Baina koronabirusak sortutako egoerak hondakin zerbitzuan izan dezakeen eragina ahal den heinean gutxitzen saiatzeko sakandarren laguntza ezinbestekoa jo dute Mank-en. Horregatik gomendio sorta zabaldu dute. Sortutako eragozpenengatik barkamena eta emandako laguntza eskerrak eman dituzte Mank-etik. 

Gomendioak

1. Ez utzi hondakinik lurrean. 

2. Poltsak ondo itxi.

3. Kartoia zapaldu.

4. Ontzi arinen bolumena gutxitu (tetrabrik-ak zapaldu, plastikozko botilei airea kendu, eta abar)

5. Egoera normalizatu arte, ez atera premiazko kudeaketa behar ez duen hondakinik.

6. Sortutako hondakinak gutxitu eta hainbat aktibitate saihestu (bajera garbiketak, adibidez).

Emaus  

Sakanako Mankomunitatera hots eginda eta esanda tamaina handiko zer hondakin kendu nahi duzun etxetik, Emausko Trapuketariak etxetik pasatzen dira hura jasotzera. Koronabirusak eragindako alarma egoera dela eta Emausko Trapuketariek zerbitzua bertan behera utzi dute. Mank-etik Emausko Trapuketariak bilketa zerbitzua eskatu dutenekin harremanetan jarriko dira argibideak emateko. 

Garbiguneak itxita

Mank-ek ez du herriz herriko ibiltzen den garbigune mugikor zerbitzua eskainiko bi asteetan. Gainera, Arbizuko hondakindegia ere itxita dago, beraz, hara ere ezin izanen dira hondakinak eraman alarma egoera pasa arte. 

Atez atekoa

Birziklatze tasa handiena ( %80 inguru) ematen duen hondakin bilketa eredu hori Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olatzagutian dute. Hondakin bilketa zerbitzuaren egoeragatik aldaketak egitea erabaki dute. Ostiraletako ontzi arinen bilketa bertan behera geldituko da aldi baterako, eta horren ordez errefusa bilduko da. Hau da, ontzi arinak asteartetan bilduko dira eta errefusa ostiraletan. Larunbatetan ez da zerbitzurik egonen eta, beraz, pardelak astelehenetik ostiralera bilduko dira. 

Gainera, zortzi herri horietan aldi baterako bertan behera geldituko da auzokonpost programa. Beraz gai organikoa posteetara atera beharko da (astelehenetan eta ostegunetan bilduko da). Materia organiko kopuru handia sortzen duten etxeetan kubo handiagoa behar badute zerbitzuarekin harremanetan jarri eta dagokion zintzilikarioan utziko diote. 

Sistema mistoa 

Arakilen, Irañetan, Arruazun, Ergoienan, Lizarragabengoan eta Ziordian dago ezarria hondakin bilketa sistema hori (% 60 inguru birziklatzen da). Herri horietan materia organikoa konpostatu egiten dute, bai etxean bai era kolektiboan. Auzokonpost programa aldi baterako bertan behera gelditu denez, Mank-ek herri horietan konpostatzeko gaitasuna handituko du konpostagailu gehiago jarriz. Bestetik, Altsasun dauden bi auzokonpostagailuak itxi egin dituzte eta bere erabiltzaileei aldi baterako bosgarren edukiontziko giltza eman diete. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude