Rockari kolpe bat buruan

  • Euskal Herriko Laborantza Ganbararen Festan Kaskezur taldeak emandako kontzertuaren kronika. Urtarrilaren 20an, Ainize Monjolosen.

    Kaskezur taldearen hurrengo kontzertuak: urtarrilaren 27an Elizondon; otsailaren 16an Larrabetzun; otsailaren 17an Sopelan; otsailaren 23an Hondarribian; martxoaren 16an Bilbon; martxoaren 23an Gasteizen...


2018ko urtarrilaren 22an - 11:44

Hamairugarren urtebetetzea ospatu du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak. Urtebetetzeetan, laborarien egoitza besta eta kontzertu gela bilakatzen da. Egitarau polita aurten ere: KliK, Dr Mephisto, Dj Xa2 vs Dj Garbatxoff, Le Mutant eta Kaskezur.

Disko berria kaleratu duenetik, Kaskezur taldea kontzertuan ikusteko gogoa nuen. Nolabait espero nuen buruan itzulika aritzen zitzaizkidan haien aireez askatuko nindutela.

Bestak bere topea ukitzen du taldea oholtza gainean instalatzen delarik: soinu proba bat eta aitzina! Soinu proban, haien lehen diskoko Ilgora abestia ematen digute. Ausarta iruditzen zait; kantu hau nuentziaz betea da eta nahiko behera jausten da. Gelan aldiz, jendearen mintzaldi, irri, besta giroak berak kontzertu baten bolumenari konkurrentzia egiten dio. Ez luzarako.

Taldean bateria, baxua eta bi gitarrista abeslari. Launakako rock formatuetan, abeslaria gehienetan eszena erdian kokatzen da. Kaskezurreko abeslariak eszenaren bi bazterretan ditugu. Disposizio horretan, baxu-jolea dugu eszena erdian, bateriaren aitzinean.

Ezohiko disposizioaz gain, noiztenka ezohiko osagarriak ere erabiltzen dituzte: “mailuzko” makilak baterian eta kapodastra pare bat gitarretan.

Kontzertua lehen diskoko abesti batzuekin hasi digute. Haietan Galdu gara eta Haizea hartzera noa. Azken kantu honetan taldeko gitarrista batek beste afinazio bateko gitarra erabiltzen du. Kontzertuan zehar hala ibiliko da, afinazioak trukatzen kantuen arabera.

Dena argi ikusi nahi nuen kantuarekin segi dute. Honi loturik etorriko dira kasi disko berriko abesti guziak. Kantuz kantu, Kaskezur taldeko musikariek erakustsi digute zoin zehatzak diren. Kantuak denek batera eta akatsik gabe ematen dizkigute.

Besta giroa poliki-poliki lotzen da kontzertuarekin. Kantu batzuek erreperkusio handiagoa aurkitzen dute gelan. Hala nola Lore sorta, Olatua, edota Uhin-ertzak.

Musikariek, zor zaien energia eskainiz ematen dizkigute abestiak. Kaskezurreko kideek energia ona transmititzen dute. Sendi da plazer hartzen dutela, eta haien plazer hori publikoan errazki kontaminatzen da.

Ordu on bat aritu ondoren, eta derrigorrezko “beste bat!” eta gero, taldeak kontzertuari bukaera eman dio Izan ginen kantuarekin.

Kaskezur taldea ikusteko aukera frango izanen da datozen hilabeteetan, musika taldeak astebururo Euskal Herriko hainbat lekutan kontzertuak baititu.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Rock
Arizkun Rock. Albaro Soule eta Eider Bidegain.
"Dena eginda jaso nahi dugu eta galtzen ari da militantzia"

Nekea eta errelebo falta. Horixe argudiatuta jakinarazi zuen agurra Arizkun Rock jaialdiak martxoaren hasieran. Aurtengo edizioa izango da azkena; ekainaren 23an ospatuko da. Ganoraz despeditzeko gogoz daude. Zerbait berezia antolatzeak satisfazioa ematen du, baina nekatu ere... [+]


Agur esango du Arizkun Rock jaialdiak: aurtengoa izango da azkena

"Lan-karga arras handia da hain antolakuntza txikiarendako", jakinarazi du ohar bidez Arizkun Rock jaialdiko antolakuntzak. "Ongi hausnartuta" hartu duten erabakia da: hamar urtez halako mailako ekimena antolatzeak eragiten duen nekea dago batetik;... [+]


2022-09-23 | ARGIA
Hertzainak taldea agertokietara igoko da berriz, agur esateko

‘Azkena gure alde’ izeneko azken bira egingo dute taldeko Gari, Josu Zabala eta Txanpik. Irailaren 29an emango dute xehetasun gehiago.


Vulk gara

Orain hiru urte eskaini zuen azkenengoz Vulk taldeak kontzertu bat Bilbon –azaroko emanaldi berezia kenduta–. Hiru urte non mundua eta berau habitatzen dugunok izugarri aldatu garen. Denbora honetan bilbotar laukoteak disko berria kaleratu du, Vulk ez da (Montgri,... [+]


2022-05-01 | Iker Barandiaran
Metala bere pisu eta adiera adierazgarrienean

Mutrikuko laukoteak aurre egin dio pandemiaren garai ilunari eta lana sendo eginez bueltan da, taldekide aldaketekin eta crowdfunding bidez (aupa zuek!) landutako bigarren disko luze eta biribil honekin.

2017an sortu zuten Saia Goait beste hainbat taldetan (Keike, Kraussk,... [+]


Eguneraketa berriak daude