Orain hiru urte eskaini zuen azkenengoz Vulk taldeak kontzertu bat Bilbon –azaroko emanaldi berezia kenduta–. Hiru urte non mundua eta berau habitatzen dugunok izugarri aldatu garen. Denbora honetan bilbotar laukoteak disko berria kaleratu du, Vulk ez da (Montgri, 2022). Beraien buruaren ukapena ez da soilik izenburura mugatu, etiketen esklabotzari barre egin baitiote taldeak inoiz grabatu duen diskorik aberatsenean. Berau aurkezteko emanaldi ugari eskaini dute eta azkenengo biak Bilbon izan dira, bata bestearen jarraian, etxean eta etxekoekin.
Vulk
NOIZ: ekainak 3
NON: Kutxa Beltza (Bilbo)
Ausart igo ziren agertokira, dotore jantzita, baina borrokarako prest. Trajearen azpian boxeorako botak antzeman zitezkeen. Hamar lagun baten kontra abestiarekin ireki zuten emanaldia. Izugarri ondo koipeztatutako makina da Vulk, oldarkorra eta amorruz betea. Hori erakutsi zuten lehenengo segundotik: taldekide bakoitza berean bikain egon zen. Laurak elkarrekin garaiezin agertu ziren.
Oskolaren azpian hauskorrak garela ezin ahaztu eta hori ere transmititzeko gai da taldea. Hortzak estututa barre egitea erasokor agertzeko beste modu bat da. Modu arriskutsuan bizi dira, oreka mantendu nahian, heriotzazko sarean harrapatuta ez geratzeko. Bigarren abestian –Laguna– “bizitzak engainatu gaitu
eta gurpilean sartu” garela aitortu zuten, heriotzaren aurkako borroka aurretik galdu dugula onartuz. Etsaia beti orpoan dugula ohartarazi ziguten izen bereko abestian, hau ere lan berrikoa. Azken diskotik kanpoko bi abesti baino ez zituzten jo: Urak errenditu eta Behiaren Begirada.
Emanaldiak aurrera egin ahala begirada konplizeak ezkutuan bidalitako bihotz beltzekin nahasi ziren. Izerdiak giroa busti zuen eta tarteka areto osora zabaldu ziren suteak piztu ziren. Momentu batean Lizardi igo zen taulara Amodioa kartzelan abestiarekin laguntzera. Saxoa eskuan baino, hau besarkatuta igo zen, hauskortasun momentuetan musika babesleku bakarra dela esan nahiko balu bezala. Errituaren puntu gorena Militantzia sutsua abestiarekin heldu zen, zeinari esker heriotzaren eta berpiztearen, suntsiketaren eta berreraikuntzaren lekuko izan ginen.
Orain hiru urte, guztiz jakitun ez baziren ere, bidaia bati ekin zioten Vulk-ekoek. Bidean mota guztietako erronka eta tentazioei aurre egin behar izan diete, baita gauza asko galdu ere. Itzultzeko ordua heldu zaie, kontuak ateratzekoa. Garaipen eta porrotak dakartzate poltsikoetan eta taula gainean jarri dituzte Bilbon eskainitako bi kontzertu hauetan. Zintzotasunez onartu dute lehen borroka, garrantzitsuena, gure buruaren aurka egiten duguna dela, gu geu garela gure antagonista nagusiak.
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.
Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.
---------------------------------------------------------
Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]
24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.
Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.
-----------------------------------------------
Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]