Lau euroko garagardoa eskuan apatiari garrasi


2022ko martxoaren 16an

Idles Bilbora zetorrela jakin bezain pronto egin genuen plana, eta sarrerak ere berehala hartu genituen. 2021eko urriaren 14an izan zen. Kontzertua ia lau hilabete beranduago izango zen, Bilboko Santana 27 aretoan, sarrera bakoitza 25,7 euro, eta gu dagoeneko hortzak luze. Egun horretatik hilabetera argitaratu zuen Bristolgo taldeak Crawler diskoa.

IDLES + Witch fever + Bambara
NOIZ: martxoak 7
NON:  Santana 27 (Bilbo)

Egunak, asteak eta hilabeteak ziztuan igaro dira, esan diogu elkarri Boluetako geltokia pasatuta dagoen poligonoko diskotekara sartzeko ilaran zain gaudela. Estetika identifikagarria da bertakoen gehiengoarena, eta, zorionez edo zoritxarrez, itxura modernoko gazteen artean ez gaude hain lekuz kanpo.

Bilbora bidean entzun ditut iluntzeari hasiera emango dioten beste taldeak, jakin-minez. Manchesterreko Witch Fever eta New Yorkeko Bambara, Idles bira honetan laguntzen ari direnetako batzuk. Dagoeneko Berlin, Brusela, Paris, Lyon, Milan eta Toulousetik pasa dira, eta aurrean dituzte Bartzelona, Madril eta Lisboa. Sopresa ona izan da Witch Fever, iluna eta pisutsua (ezen ez aspergarria) izan da haien kontzertua, eta lehen akordetik erakutsi dute indarra eta amorrua. Itxura bikaina duen gaualdiarentzat hasiera aproposa. Labur geratu da, ordu erdi baino gutxiago hasi eta buka. Lau euroan ordaindutako kaña(txoa) amaitzeko astia ozta-ozta eman digu.

Bambararen txanda izan da gero eta seko aspertu gara, ez genituen ezagutzen eta ez digute ezer berririk esan. Kontzertu osoan kanta bakarra jo izan balute bezala, amaiera aldera hartu du altura apur bat haien set-ak, baina horretan amaitu da. Bitartean, betetzen joan da aretoa.

Barrara joan gara, ea garagardoa merkeagoa dagoen botilan edalontzian baino eta dezepzioz itzuli gara gure lekura, eskuan lau euroan ordaindutako Heineken banarekin. Nahiko aurrean eta erdi-erdian jarri gara, eta lagun batek abisua eman digu, pogoen eremuan gaudela.

Colossus erraldoiarekin hasi dute kontzertua, eta bigarren abestiaren aurretik Joe Talbot abeslariak ikusleak bitan banatu ditu, profeta balitz bezala, eta berriz batzean askatu da jendeak barruan zekarren dantzarako eta mugitzeko gogoa, lasaitasunik bazen orduan amaitu da.

Abesti gehienak, eta batez ere errepika oihukatuak, gogoz jarraitu ditugu, eta musikariak ere taula gainean gustura zeudela zirudien. Ordu eta erdi katartikoa izan da, ezin zuen bestela izan. Idles-en kontzertuak, kantak bezala, ondo ezkontzen dira gure garaiaren apatian biziraute nahiarekin, amorruarekin eta maitasunarekin. Baina amorru hori eta maitasun hori, edo abesten dioten batasun hori eta norberarengandik hasten den iraultza hori zein baldintzatan ematen den, hortxe dago koxka.


ASTEKARIA
2022ko martxoaren 20a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Rock
Mikel Kazalis (Anestesia)
“Nire burua duela 20 urte bezain indartsu ikusten dut”

'Azken heriotza' biraren eskutik, Anestesia taldeak kontzertua emanen du larunbatean Atarrabiako Totem aretoan.


Arizkun Rock. Albaro Soule eta Eider Bidegain.
“Dena eginda jaso nahi dugu eta galtzen ari da militantzia”

Nekea eta errelebo falta. Horixe argudiatuta jakinarazi zuen agurra Arizkun Rock jaialdiak martxoaren hasieran. Aurtengo edizioa izango da azkena; ekainaren 23an ospatuko da. Ganoraz despeditzeko gogoz daude. Zerbait berezia antolatzeak satisfazioa ematen du, baina nekatu ere... [+]


Agur esango du Arizkun Rock jaialdiak: aurtengoa izango da azkena

"Lan-karga arras handia da hain antolakuntza txikiarendako", jakinarazi du ohar bidez Arizkun Rock jaialdiko antolakuntzak. "Ongi hausnartuta" hartu duten erabakia da: hamar urtez halako mailako ekimena antolatzeak eragiten duen nekea dago batetik;... [+]


2022-09-23 | ARGIA
Hertzainak taldea agertokietara igoko da berriz, agur esateko

‘Azkena gure alde’ izeneko azken bira egingo dute taldeko Gari, Josu Zabala eta Txanpik. Irailaren 29an emango dute xehetasun gehiago.


Vulk gara

Orain hiru urte eskaini zuen azkenengoz Vulk taldeak kontzertu bat Bilbon –azaroko emanaldi berezia kenduta–. Hiru urte non mundua eta berau habitatzen dugunok izugarri aldatu garen. Denbora honetan bilbotar laukoteak disko berria kaleratu du, Vulk ez da (Montgri,... [+]


2022-05-02 | Iker Barandiaran
Metala bere pisu eta adiera adierazgarrienean

Mutrikuko laukoteak aurre egin dio pandemiaren garai ilunari eta lana sendo eginez bueltan da, taldekide aldaketekin eta crowdfunding bidez (aupa zuek!) landutako bigarren disko luze eta biribil honekin.

2017an sortu zuten Saia Goait beste hainbat taldetan (Keike, Kraussk,... [+]


Uger
“Daramagun bidea, hein handi batean, ‘zuk zeuk egizu’ erabatekoranzkoa da”

Kräter, Boa Morte, Transición, Striknina, Artaza Combat, Lavadoras Martin, Yangtze Kiang edota Kikärtor bezalako taldeetatik datoz Ander, Borja, Haza, Iker eta Jon. Ez dira musika munduan hasi berriak, eta ongi ezagutzen dute inguruetako eszena alternatiboa. Ohi... [+]


Ginger
“Laurok Zarauzko Putzuzulo gaztetxean ibilitakoak gara”

Euskal kostaldeko errepideetan barrena, ametsetako olatu siku zein handi horren atzean, gure beste ametsetako fabrika baten zaratarekin egin dugu topo, Ginger laukotea buru.


2022-01-20 | Kepa Matxain
Mimoz egositako pilula progresiboak

Estreinako diskoa kaleratu du Donostiako Géra taldeak, hiru urtean zehar ondutako bederatzi kanta biltzen dituena. Post-rock zatikatua, erritmo hauskorrekoa, egitura klasikoetatik ihes egin nahi duena, baina abestiak hala eskatzen duenean haietara itzultzen dena. Lau... [+]


Punk&roll-a, talidomidak kaltetuen isilunea urratzeko

Gosaritarako kafea eta tostadak egitea, ilea orraztea, hortzak garbitzea eta makilatzea. Egunari ekiteko eginkizun sinpleak iruditu ahal zaizkionak bati, ez dira denontzat munta berekoak. Aniztasun funtzionala daukan norbaiten azalean jarriz gero konplexutasunean irabazten dute,... [+]


2021-01-08 | ARGIA
“Boni” Barricadako abeslari eta gitarrista hil da

Javier Hernández Boni iruindarrak 58 urte zituen eta Barricada rock taldeko ahotsa eta gitarrista izan zen. Laringeko minbizia zuen eta 2018an ahotsa galdu zuen gaixotasunagatik.

 


2020-02-11 | Kepa Matxain
Orbel
Barruranzko begirada pausatua

Lau kantako EP batekin plazaratu ziren 2016an. Hegan aurreneko disko luzea atera dute 2019an, eta lehengo bidetik, post-rocketik edaten duten erritmo geldoko doinuak bildu dituzte –euskaraz oraingoan–, batzuetan ilunagoak, besteetan argixeagoak. Swans edota Low... [+]


Lukiek
“Egiten duguna unibertsala da, ez du bertako markarik”

Azeri-azerian iritsi zaigu Lukiek talde mungiarraren opera prima. Lau urtez zuzenekoak ematen ibili ostean, udaberrian estudiora sartu eta uda pasata argitaratu zuten Lukiek #1 izeneko diskoa. Bertan, Josu Ximun Billelabeitia (gitarra), Antton Goikoetxea (baxua) eta Christian... [+]


Kaskezur
Deserosotasunaren potentzial sortzailea

Lau lagun: baxua, bateria, bi gitarra eta jarrera inpostatuei ihes egiten dieten bi ahots. Eboluzio interesgarria egiten ari da Kaskezur taldea hamarkada honetan. Ihesi doaz animaliak (Mukuru, 2019) da musikari gisa egiten ari diren bilaketaren azken emaitza. Soinu aldetik... [+]


Godspeed You! Black Emperor Bilboko Kafe Antzokian
Mundu zaharraren konbustio antolatua

Gogo handiz, baina zertarako uka, eszeptizismo puntu batekin joan nintzen asteazken honetan Bilboko Kafe Antzokira Godspeed You! Black Emperor taldearen kontzertua ikustera. Nire aurreiritziak: kontzertuaren lekuko izango zen aretoan gehiago ibiltzen nintzenean, alegia,... [+]


Eguneraketa berriak daude