Mutrikuko laukoteak aurre egin dio pandemiaren garai ilunari eta lana sendo eginez bueltan da, taldekide aldaketekin eta crowdfunding bidez (aupa zuek!) landutako bigarren disko luze eta biribil honekin.
2017an sortu zuten Saia Goait beste hainbat taldetan (Keike, Kraussk, Karenka…) ibilitako lagun batzuek, eta elkar ezagutu, probatu, disfrutatu eta esperimentatu ostean, 2019an izen bereko lan luzea kaleratu zuten. Disko hark erakutsi zuen haien kanten gakoetako bi direla abiadura eta amorrua, baina baita beti rock gogorraren eremuan bada ere estilo jakin bakarrera lerrokatu nahi ez izatea ere.
Gerora –zer erremedio– kontzertuak eten behar izan zituzten eta disko berriaren prestaketari ekin zioten etxean. Mutrikuko AEM estudioetan erditu dute lan hau, Axular Arizmendiren laguntzarekin. Soinuan aurrerako jauzi nabarmena egin du taldeak, emaitza landuagoa eta irmoagoa emanez; baita hitzetan ere: deserosoak, zorrotzak eta autokritikakoak dira, nolakoak bestela?
Abiadan jarraitzen du taldeak, baina kantak gordinagoak eta irmoagoak dira; izan ere, emaitza metaleroagoa da, pisutsuagoa. Harira doaz zuzenago. Beñatek ozenago eta askeago abesten du, erregistro desberdinetan eroso, eta taldea trinkotuta dago. Aldi berean, melodia ere oso presente dago; trumoiaren azpian gailentzen dira halako uneak ere, zaintzen dituztelako. Miazkatu rock potentearen entsalada da, Kuraia eta Governors-en melodien aztarnak izan ditzakeena, baina tarteka Pantera gailentzen da –a ze ahotsa!–. Lubakian 90eko rock eta stoner eskolakoa, nahiz eta oso melodikoa ere baden. Zyanid heavya lotsagabe azaleratu eta hard-rock irudimentsua ere uztartzen dituena. Deforme heavyaren eta stonerraren arteko muga ia ukiezina. Ahaztuei metalaren pisu latzak egingo die gorazarre. Zaratak min eman arte urrun gidatzeko moduko 90eko hamarkadako rock metaleroa da. Eternal balada indartsu eta sarkorra. Eta, azkenik, Homonimo autora eramaten nauen girien sinisberatasun eta indarraren pareko beste pieza amorratua.
Harat
Harat
Autoekoizpena, 2022
---------------------------------------------------------------
Post-rocka, post-punka, post-hardcorea... Iraganetik datozen aterkiak dira. Inork gutxik daki zehazki zer estaltzen duten eta zer ez, nor busti eta nor ateri den. Eta,... [+]
CEROS
Ben Yart
Oso polita, 2023
---------------------------------------------------------
Chill Mafia eztanda bat izan zen. Tinta asko gastatu zen prentsan fenomenoa ulertzeko, edota ikuskizunean nork bere aletxoa gehitzeko, klik errezak zirelakoan. Leherketa zirudiena... [+]
Todo es para destruir
La excavadora
Mauka, 2023
-----------------------------------------------------
La Excavadora Gasteizen jaio zen pandemia betean, erabat gogaituta eta nazkatuta geundenean. Aitortzen dut nolabaiteko ilusioa piztu zuela behingoz norbaitek berriro... [+]
Azken deia
112
Autoekoizpena, 2023
Azaroan, Ez Donk Amaitu-k Arrasaten antolatutako jaian, deskubritu nuen herri bereko 112 talde gaztea. Sorpresa atsegina hartu nuen. Gazteak izanda ere beste hainbat proiektutan (WC, Txuleria Joder, Volkete…) ibilitakoak... [+]
Ekialdea dela, Mendebaldea dela, baten bati ez zaio gustatzen Euskal Herriko banaketa kultural hau. Kontsentsuen faltan, badugu egia bat berdaderoa: kultura –eta musika– lurraldeari lotzen zaio, edo ez da. Nafarroa Garaiak eta Behereak eman dizkigute euskal zera hau... [+]