ROCKAREN SALDA EGOSI ZENEKOA


2021eko uztailaren 28an
Umorea da Edorta Jimenezen armarik onena, eta aldarte horrekin kontatzen ditu Europan zehar eginiko bidaian bizitakoak sortu zizkion kezka eta gogoeta sakonenak ere, Txalaparta argitaletxean kaleratutako "Europako mugetan barrena" lanean. 103 idazle pilatu ziren Eurobylon literatur tailer alemaniarrak antolatutako trenean, laurogeitik gora hizkuntza europarren ordezkari gisa. 42 egun pasa zituzten elkarrekin, Lisboa-San Petesburg antzinako Europako Iparraldeko espresaren ibilbidea eginez, nahiz oraingoan beste geldialdi batzuk ere egin trenak eta bere ibilaldia Berlinen amaitu. Baldintza bakarra jarri zieten antolatzaileek idazle bidaiariei: trenera igotzen zenak, bidaia amaitu artean ekitaldia ez uztea.

Zurekin batera joandako zenbait idazleren gogoetak ere tartekatu dituzu liburuan. Zergatik hori?
Ikuspegi osoagoa eskaintzearren. "Euskaldunon Egunkaria"ri eta "Gara"ri eskaini nizkien kronikak eta bestela idatzi nituenak daude liburuan. Hiztegirik gabe eta edozein egoeratan egina izan da, hori du bere meritu nagusia. Eta egin badut, aldez aurretik hartutako konpromisoa betetzeko izan da, Idazleen Elkartetik, Eusko Jaurlaritzatik eta Europako Batasunetik diru laguntzak jaso nituelako bidaia hau egiteko, eta euskaldungoarentzat idatzia utzi behar nuela uste nuelako. Zor bat kitatu dut, behintzat.

Bidaiaren balantze moduko bat egiterik ba al duzu?
Bada, bidean joan zena eta bueltan etorri dena ez direla pertsona bera izaten. Erromara joan ohi zelako etorri zitzaion burura Freudi psikoanalisiaren muina dena. Eta Darwinek, Beagle itsasontzian joan zenean, berak nahi gabe ere, bere fede sustraien kontrako teoria berri bat sortu behar izan zuen ikusitakoak azaltzeko. Haatik gerta dakizuke Pigaffetari gertatutakoa ere: Magallanes eta Elkanoren espediziora kronikari gisa joan, eta konturatu ere ez zen egin nor zen espedizio hura amaitu zuen buruzagia…

Eta zuk, zer ekarri duzu bidaia horretatik?
Gutxieneko programa bat, amesten dudan Euskal Herriarentzat. Guk ditugun arazoak Europan beste leku askotan ere badirelako, besterik esaten diguten arren. Mugak arazo dira oraindik Europan. Badakigu den-denaren azpian ekonomia arazoak daudela, baina, bestalde, gezurra dirudi guk, euskal herritarrok, historian zehar gure artean bakea ezin egitea. Beharbada Sarrionandiak dioen moduan "txikiak izaten ikasi behar dugulako" izango da, eta hori ez da erraza. Umeak ez du txikia izan nahi. Futbolean denek izan nahi dute txapeldun…

Erraz gauza al daiteke zuk ekarritako programa hori?
Ez dut uste, arazoak ez dira gureak bakarrik… Izan ere, Bigarren Mundu Gerra ez da amaitu. Azken batean, Europan ez da amaitu Napoleonen proiektua, estatu handi bat egitearena. Eta besteok zer? Gizabanakoak, zer? Zeren inoiz ez dira pertsona bi hiltzen; banan-banan hiltzen gara guztiok, bakoitza hiltzen da. Beraz, kontua da proiektu horretan gizabanakook zein leku dugun, herriek zein leku duten, eta klase bakoitzak zein leku duen. Hori da gakoa. Eta hori

Gurea bezalako herri txiki batean rock&rollaren inguruan horrenbesteko eragina izan duen mugimendua sortu izanak harridurarako tarterik ematen segitzen du, hastapenetik 20 urtetik gora pasa badira ere. Izan ere, 70eko hamarkadaren hondarrean eta 80koaren hasieran Euskal Herrian sortu eta garatu zen musika eszenak ez du kasik parekorik izan Europan, rockaren agerpenak mugimendu kontrakultural zabala ekarri baitzuen, ezarritakoaren kontrako leherketa. Eta leherketa horren uhinak hamar urtez luzatu ziren eta baita beste aro bati ateak ireki ere.

Orain, distantziak ematen duen argiarekin, Eriz Zapirain kazetariak euskal rockaren hastapenak kontagai dituen dokumentala osatu du Orio Produkzioak etxerako, Iker Trebiño errealizadore lanetan aritu delarik. Aurki ETBko bi kateetan ikusi ahalko da euskaraz nahiz gazteleraz. "Salda badago" izenburupean, dokumentalak rockaren agerpenak gurean izan zuen eragina eta bilakaera aztertzen ditu, beti ere, fenomenoaren ikuspuntu guztiak jorratuta. Zapirainen aburuz, "ez zen soilik mugimendu musikala izan. Izugarrizko jendetza biltzen zen talde hauen inguruan eta hortik milaka gauza sortzen ziren, erabat iraultzaileak. Elkarrizketatuetako batek aipatzen zuen: ‘Guk badakigu ez dugula gure musikarekin iraultza egingo, baina gure musikak iraultza hori egiten lagun dezake’".
Hala, rock taldeekin batera irrati libreak, fanzineak eta etxe okupatuak sortu ziren. Orduko egoera sozialak eta politikoak eragin sakona izan zuten musika taldeen izaeran, eta baita Ingalaterratik zetorren punk mugimenduak ere. Hitz eta mezu iraultzaileak, gerra hotzaren eta Euskal Herriko egoera politikoaren gaineko aipuak, "no future" eta norbanakoaren ukoa zekarren filosofia... Dena zilegi zen bakarra eta askotarikoa izan zen "euskal rock erradikala" deituko zioten mugimenduan.
Eta eskema zaharkituak apurtze bidean ere, hizkuntzaren inguruko aurreiritzi hertsiak eraitsi egin zituzten artean gutxiengo ziren euskaraz kantatzen zuten taldeek, Zaramak edota Hertzainakek kasu. "‘Nola liteke rocka euskaraz egitea? Hori atzerriko musika da, ez da gurea...’ eta halakoak esan ziren; eta ez Zaramaz bakarrik, euskaraz rock and rolla egiten hasi ziren askok jaso zituzten halako kritikak, erabat zentzugabeak nire ustez, aurrez ere atzerriko musikatik edan zuten musikariak egon ere bazeudelako. Nola ez ziren bada egongo? Kritika hura luzatu zuten haiei pentsatzen dut denborak erakutsiko ziela zein oker zebiltzan", dio Eriz Zapirainek.


Drogen astinaldia.

Eta Euskal Herrian nork bere burua begiratzeko ispilu bilakatu zen askorentzat. Baina drogak sartu ziren uholde baten modura. Drogen astinaldia sekulakoa izan zen euskal gaztedian. Bidean ehunka lagun gelditu ziren, informazio eza tartean. Eta rock taldeetan ere arrastoa utzi zuten: RIP, Eskorbuto edo Cicatriz kasu. "Ez da erraza izan gai hau tratatzea, garai hura bizi zuen edonork duelako norbait, lagunen bat, anaia... hila edo hiesak jota. Ahalik eta errespetu handienarekin egiten ahalegindu gara, baina tartean dauden gauza gordin asko ezkutatu gabe. Manolo Gilen eta Iñaki Zarataren esanak adibidez, argigarriak dira". Baina drogek ez zuten rockaren salda akabatu. Aitzitik, batzuetan salda horren osagarri ere izan baitziren. Dena den, gero eta talde gehiago sortzen joan ziren eta lehen labealdikoei bigarren batekoak gehitu zitzaizkien. Garai baten ikur bihurtu dira horietako talde asko: Hertzainak, Zarama, Barricada, Eskorbuto, La Polla Records, Kortatu, Potato, RIP, MCD eta baita mugimendu horretatik haratago zeudenak ere: Itoiz, Ruper Ordorika, M-ak...

Hala ere, "Salda badago" dokumentalean ez dituzte ahaztu nahi izan aitzindarien artean aitzindari izan zirenak: Niko Etxart eta Errobi taldea. Rock egiturak baliatuta musika egiten lehenak izan ziren: "Hegoaldean rockaren hastapenez hitz egiterakoan askotan ez dira aipatu ere egiten Niko Etxart eta Errobi... baina eurak izan ziren rockaren aitzindariak Euskal Herrian. 70eko hamarkadako euren irudiak topatzea ere ezuste zoragarria izan da, eta irudi hauek giro hura islatzeko oso baliagarriak izan dira".


Uhin libreak.

Dokumentala irratsaio baten modura egituratua dago. Arestian aipatu bezala, 80ko hamarkadaren hasiera horretan irrati libre ugari sortu ziren. Horietako bat Eguzki Irratia da. Esatari lana Juan Kruz Lakasta kazetariari egokitu zaio «Salda badago»n. "Landu nahi nituen gai guztiak lotuko zituen elementu erakargarri baten bila nenbilen, musikaz nahiz giro sozialaz hitz egingo zuen narratzaile baten bila. Orduan, lagun batek irratiak joko asko eman zezakeela aipatu zidan. Ideia lausotu horri tiraka, pentsatu nuen irratia bai, baina barrutik ikusia behar zuela, eta zer hobe irrati libre bat baino garai hura islatzeko? Handik erraz sortu zen narratzailearen figura: egun Eguzki Irratian musikari buruzko saio bat egiten duen tipoa izango zen garai hartara eramango gintuena». Hala, gai eta kontu ezberdinei ez ezik, dokumentala osatzen duen irudi sortari ere bide ematen dio esatariak. Atzera begirako bidaia horretan, Zaramako abeslari Roberto Mosso gazte bat ikusiko dugu, argal-argala, mikroari eusten diola edo La Polla taldeko Evaristo, erretzen ari den gurutze bat eskuan.

Denborak aurrera egin ahala, mugimendu hau indargabetuz joan zen, eta 90eko hamarkadaren hasieran nabaria zen euskal rock erradikalaren gainbehera. "Goraldiak eta gainbeherak normalak dira -argitzen du Zapirainek-. ‘RRV’ deitu denaren gainbeherak beste zerbaiten goraldia ekarri zuen. Mugimendu hura bukatu zenean, beste bat sortu zen, nahiz eta ez dugun izen konkretu bat, Su Ta Gar, EH Sukarra, Negu Gorriak eta abarrek sortu zutena definitzeko. Haien musikak gauza berriak ekarri zituen euskal musikagintzara, eta haien ondorengoek beste gauza berri gehiago, eta hori beti da aberasgarri, ez?"

Eriz Zapirain: «Jendea musikariekin batera heltzen joan da»
Zergatik aukeratu zenuen euskal rockaren gaia dokumentala egiterakoan? Nondik eta noiztik duzu honi buruzko materiala pilatua?

Aspalditik buruan nuen proiektu bat da. Karrera garaian Euskal Rock Erradikalari buruzko lan bat egin nuen eta hura abiapuntu hartuta, garaiko protagonistekin elkarrizketa batzuk grabatzen hasi nintzen. Guztira 22 elkarrizketa egin nituen, baina orduan ez nuen hura aurrera ateratzeko aukerarik izan eta hortxe utzi nuen, gordeta, alboratuta. Hiru urteren buruan, berriz gaiari heltzea pentsatu nuen.

Orain zenbaitzuk diote garai hori denboraren poderioz puztu egin dugula, mitifikatu. Zer deritzozu? Horrenbesteko salda zegoen?
Ez dut uste puztu dugunik, benetan indar handiko mugimendua izan zela uste dut eta horren ondorioz sortu da sortu den musika talde uholdea Euskal Herrian. Gainera, eta dokumentalean hori nolabait islatzen saiatu gara, ez zen mugimendu musikala izan soilik. Gaztetxeak, irrati libreak, fanzineak... mota guztietako mugimendu alternatiboak sortu ziren.

Dokumentalean agertzen direnen iritzia entzun ondotik, egoki ikusten duzu "Euskal Rock Erradikala»ren etiketa?
Garai bat definitzeko balio duen neurrian, bai, egoki ikusten dut. Era askotako iritziak zueden honi buruz, erabat kontra azaldu zirenak eta onartzen zutenak. Garai bat izendatzeko balio digu eta alde horretatik aproposa dela uste dut, hiru hitz horiek ez baitute inongo gezurrik esaten.

Ordutik hona zertan aldatu dira gauzak?
Ez naiz musikan aditua, baina argi ikusten dena da profesionalizatze bat egon dela; argi da egungo musikariak ordukoak baino hagitzez prestatuagoak daudela, musika estilo gehiago ezagutzen dituztela, iturri askotatik edaten dutela... Ordukoek freskotasun hura zuten, apenas hiru akorde jotzen jakiteak balio zien esan nahi zutena ozen eta modu erakargarri batean esateko, indar berezia zuten eta hura zen jendeak eskertzen zuena... Jendeak ez zuen birtuosismorik bilatzen, hiru akorde haiek eta hitz eta jarrera konprometitu haiek bilatzen zituen. Eta jendea, urteen poderioz, musikariekin batera, heltzen joan da, musika mota gehiago ezagutzen


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Rock Erradikala
2022-09-23 | ARGIA
Hertzainak taldea agertokietara igoko da berriz, agur esateko

‘Azkena gure alde’ izeneko azken bira egingo dute taldeko Gari, Josu Zabala eta Txanpik. Irailaren 29an emango dute xehetasun gehiago.


Uda gehiagorik ez reggeatoi euskaldunik gabe

Udako jai ibilbidea bukatu da, eta jende askok bere gorputza astindu du reggeatoiaren erritmora. Dantza horiek hauspotu dituen abestietako bat ere ez da euskaraz izan.


Iñigo Muguruza hil da

Iñigo Muguruza Irungo musikaria ostegun honetan hil da. Esklerosi anizkoitza zeukan eta gaixotasun hori dela-eta eszenatokiak utzi zituen 2015ean.


Garik eta Josu Zabalak bigarren kontzertu bat ere emango dute Hertzainak taldearen errepertorioarekin

Asteazken honetan iragarri dutenez, Garik eta Josu Zabalak bi kontzertu emango dituzte Hertzainak taldearen errepertorioa joz. Irailaren 26an Bilboko Euskalduna jauregian ematekoak diren kontzerturako sarrera guztiak agortu ondoren, irailaren 25ean beste zita bat jarri dute 80ko... [+]


2019-07-01 | Hala Bedi
Josu Zabalak eta Garik Hertzainak taldearen 38. urteurrena ospatzeko kontzertua iragarri dute

Kontzertua irailean izango da eta Hertzainak taldearen sei diskoetako abestiak joko dituzte eskainiko duten kontzertu "errepikaezinean".


Eguneraketa berriak daude