Hertzainak taldea agertokietara igoko da berriz, agur esateko

  • ‘Azkena gure alde’ izeneko azken bira egingo dute taldeko Gari, Josu Zabala eta Txanpik. Irailaren 29an emango dute xehetasun gehiago.


2022ko irailaren 23an - 16:46
Iñaki Garitaonaindia "Gari" eta Josu Zabala, Hertzainak taldeko kideak (Argazkia: Hala Bedi)

1981ean sortu zen Hertzainak taldea eta sei disko ondoren desegin, 1993an. Euskal Herriko kanta ezagunen artean daudenetako asko eman zituen taldeak bere ibilbidean zehar. Hasierako taldekideak Josu Zabala Ajuriagerra, Kurro, Delfo, Txanpi, Kike eta Xabier Montoia ziren, baina honek 1982ko udan taldea utzi eta Gari sartu zen abeslari gisa.

Lehenengo diskoetan punkaren probokazioa ska eta reggae erritmo dantzagarriekin nahasten zuten, letretan Euskal Herriko gatazka politiko eta soziala islatuz. Esate baterako, Pakean utzi arte kanta, Javier San Martin Goikoetxea Piti Komando Autonomo Antikapitalistetako kide zenduari eskaini zioten, taldeko kideen laguna baitzen.

1993an esan zuen taldeak agur, Donostiako Anoeta kiroldegian eginiko emanaldi berezi batekin. Taldeko kideek bide desberdinak hartu zituzten, baina musika egiten jarraitu zuten, eta noiz edo noiz ere elkartu ziren, modu informalean, kontzertuak emateko. 2019an Gari eta Josu Zabala berriz igo ziren agertokietara, Hertzainak taldearen 38. urteurrena ospatzeko Inun baino alaiagoa izanen da izeneko kontzertua emateko.

Aste honetan iragarri dutenez taldea berriz ere igoko da agertokietara, azken bira bat emateko. Azkena gure alde izena eman diote birari, eta Gari, Josu Zabala eta Txanpi elkartuko dira taula gainean. Irailaren 29an emango dute xehetasun gehiago.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Rock Erradikala
Uda gehiagorik ez reggeatoi euskaldunik gabe

Udako jai ibilbidea bukatu da, eta jende askok bere gorputza astindu du reggeatoiaren erritmora. Dantza horiek hauspotu dituen abestietako bat ere ez da euskaraz izan.


Iñigo Muguruza hil da

Iñigo Muguruza Irungo musikaria ostegun honetan hil da. Esklerosi anizkoitza zeukan eta gaixotasun hori dela-eta eszenatokiak utzi zituen 2015ean.


Garik eta Josu Zabalak bigarren kontzertu bat ere emango dute Hertzainak taldearen errepertorioarekin

Asteazken honetan iragarri dutenez, Garik eta Josu Zabalak bi kontzertu emango dituzte Hertzainak taldearen errepertorioa joz. Irailaren 26an Bilboko Euskalduna jauregian ematekoak diren kontzerturako sarrera guztiak agortu ondoren, irailaren 25ean beste zita bat jarri dute 80ko... [+]


2019-07-01 | Hala Bedi
Josu Zabalak eta Garik Hertzainak taldearen 38. urteurrena ospatzeko kontzertua iragarri dute

Kontzertua irailean izango da eta Hertzainak taldearen sei diskoetako abestiak joko dituzte eskainiko duten kontzertu "errepikaezinean".


2019-03-31 | Edu Zelaieta Anta
Evaristopediak

Bere itzulera iragarri du La Polla Records taldeak. Interneten sartuta jakin dut 84an atera zuela estudioko lehen albuma (Salve), eta 85ean bigarrena (Revolución). Gogoan dut, artean nerabezarora iritsi gabea banintzen ere, lehen bi disko haietako kantak Gasteizko Plaza... [+]


Eguneraketa berriak daude