PSN

Roberto Jimenez badoa, PSN-n Madrilek agintzen duela adieraziz

  • Roberto Jimenez badoa PSNko buruzagitzatik eta zergatik azaldu nahi du. EFE agentziari egindako adierazpenetan, Yolanda Barcinaren aurkako otsaileko zentsura mozio ustela jo du kausa nagusitzat.


2014ko abuztuaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Roberto Jimenez, artxiboko irudi batean (argazkia: EITB).

Inor harritu ez duten esplikazioak eman ditu Pitillaskoak duela urte erdi, “Goicoechea auzia” agerian geratu ondoren, sozialista nafarrek hartu zuten portaeraz. PSNk ez, PSOEren Madrilgo egoitzak abortatu zuen misioa Jimenezek azaldu duenez.

“Saiatu nintzen eta ez zidaten utzi, jakina den moduan, batez ere Alfredo Perez Rubalcabak (PSOEko idazkari nagusi ohiak) eta Elena Valencianok (idazkariorde nagusi ohiak), izen-abizenak jartzeagatik”.

“Aldaketa ezinbestekoa zen”

Nafarroan gobernu aldaketa “ezinbestekoa” zela adierazi du Jimenezek, “osasun demokratikoagatik, sinesgarritasunagatik eta erregenerazio demokratikoagatik”.

PSNko buruak uste du eztabaida “lasaia eta sosegatua” komeni zaiola bere alderdiari orain.

Lasaitasunerako tarte askorik geratzen ote zaien da auzia ordea. Babestera ausartu ez ziren zentsura mozioaren ondotik etorri zen lehenbiziko testean, Europako bozetan, 32.000 boto galdu zituen PSNk 2009arekin alderatuz gero. Nafarroako bigarren indarra izateari utzi diote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: PSN
Joseba Asiron, Iruñeko alkatea
"Iruñeko edozein auzotan haurrak euskaraz ikasteko aukera izatea, hori da legealdirako helburua”

2015-2019ko legealdian Iruñeko alkate izan ondoren, bigarrengoz errepikatzen du alkatetzan, ezker abertzaleak Iruñeko udal hauteskundeetan inoiz izandako emaitzarik onenaren ondoren, eta PSNrekin lotutako zentsura mozioaren eskutik. Abagunea ona dela dio, baina... [+]


PSNren udal hautetsi gero eta gehiago azaltzen ari dira euskara sustatzearen aurka

Orkoiengo alkate sozialista Alejandro Lopezek euskalduna izatea pribilegio bat dela esan eta gero, PSNko hautetsiak euskara sustatzearen aurkako gero eta adierazpen gehiago egiten ari dira, hala Eguesibarren nola Tafallan. Ingurumari horretan, PSNren zuzendaritzak Orkoiengo... [+]


Orkoiengo Alejandro López alkatearentzat euskarazko ekitaldiak "pribilegioak" dira

Abenduaren 20ko osoko bilkuran bertako alkate Alejandro Lópezek (PSN) azaldu zuen herriko ludotekan euskarazko ekitaldiak egitea euskaldunentzat pribilegikoak direla.


Asiron hasi da udal taldea prestatzen eta UPN kalera doa

UPNk oso gogor erantzun dio PSNri Iruñeko Udaleko zentsura mozioa dela medio eta inoiz ez bezalako irainak zuzendu dizkie sozialistei. EH Bildu, aldiz, ostiral goizean hasi da biltzen oposizioko taldeekin, datorren udal taldea osatzeari begira.


ANALISIA
Agur 'corralito', agur!

Ferrazek baimena eman duenean adostu da zentsura mozioa Iruñean, PSOEk hauteskunde orokorrak irabazi eta Espainiako Gobernua lotu ondoren. Zurrumurrua bolo-bolo zebilen Iruñean, “urtarrilerako, otsailerako...”, baina oro har, bai EH Bildu bai PSN isilik... [+]


Eguneraketa berriak daude